Eu

Lanbidek sei euskal enpresaren enplegu-beharrei erantzuteko plazen hautaketa kudeatuko du

2017.eko ekainak 14

Lanbidek Workinn foroan –Makina-Erremintaren Nazioarteko Bienalaren esparruan egindako ekitaldia– finkatutako kontaktuen ondorioz, industria-sektoreko sei enpresak Euskal Enplegu Zerbitzuari beren enplegu-beharretara hoberen egokitzen diren profilak hautatzeko eskatu diote.

“BIMH azokan egon diren makina-erremintaren eta teknologia aurreratuen sektoreko beste 32 enpresak ere interesa erakutsi dute Lanbidek, Euskal Enplegu Publikoak, enpleguaren eta prestakuntzaren eremuan beren esku jartzen dituen tresnen katalogo zabala ezagutzeko. Baita kontratazio-programa berezien deialdia, kontrataziorako laguntzak, etengabeko laguntza enpresen zerbitzutik eta EURES Europako enplegu-zerbitzua ezagutzeko ere”, azpimarratu du Borja Belandiak.

Eskariari dagokionez, 155 pertsona hurbildu ziren Lanbidek Workinnen izan zuen standera, prestakuntza-ikastaroei, enplegu-eskaintzen kudeaketari eta enplegu-bilaketari buruzko informazioa jasotzeko eta enplegu-zerbitzuan egiten diren prozesu batzuei buruzko zalantzak argitzeko. Gainera, EURES sarearen bidez, interesdunei Europako enplegu-eskaerak helarazi zitzaizkien. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak