Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Ekonomiako sailburuari elkarrizketa COPE katean

2010.eko azaroak 17

 

Carlos Aguirre Ekonomiako sailburuak elkarrizketa eman du COPE katean, eta bertan gai honi buruz hitz egin du: Europako Batzordeak asmoa du datozen asteetan Europar Batasuneko Justizia Auzitegiari eskatzeko Espainiari isuna ezartzeko, foru-aldundiek emandako laguntzak berreskuratu ez izanagatik. Pizgarri horiek 90eko hamarkadan EAEn ezarritako enpresa berriei emandako zerga-salbuespenak izan ziren, eta Erkidegoko zuzenbidearekin "bateraezinak" zirela iritzi zen.

Aguirrek azaldu du desinkronizazioa egon zela Europako Lehia Agintaritzak eskatu zuenaren eta foru-ogasunek bere garaian eskaini zutenaren artean. Une honetan, berreskuratu diren laguntzei buruzko irizpide-desadostasuna dago euskal ogasunen eta Europako agintaritzen artean. Hala eta guztiz ere, eta behin betiko ebazpenen zain, Jaurlaritzak adierazi du "laguntzeko" prest dagoela, "enpresa- eta ekoizpen-jardueretatik bat ere ez dadin ixteko arriskuan egon" 'opor fiskal' izenarekin ezagun egin diren laguntzak itzultzearen ondorioz.

Bestalde, eta zerga-eztabaidari dagokionez, Aguirrek adierazi du herritarrek nahi dituzten zerbitzuak "beharrezko diru-sarrera publikoekin" orekatzearen alde dagoela. Sailburuak adierazi du seguru asko "zerga-ahalegina egin beharko dela". "Ez da zerga-tasak igotzearen arazoa, baizik eta, batez ere, zerga-sistemak duen eta izan duen bilketa-potentziala hobetzearena".

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Aguirre