Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzak 150.000 euroko laguntza eman dio Itsas Laguntza Humanitarioari pertsona errefuxiatuak erreskatatzeko (Gobernu Bilera 2017-07-11)

2017.eko uztailak 11

Erabaki hau pertsona errefuxiatuek Mediterraneoan jasaten duten krisi humanitarioari erantzuteko Eusko Jaurlaritzak hartutako konpromisoaren barruan kokatzen da eta jarraipena ematen dio 

Eusko Jaurlaritzak 150.000 euroko laguntza onartu du gaur Itsas Laguntza Humanitarioa euskal GKEarentzat, kostalde italiarretan nazioarteko babesa bilatzen duten pertsona errefuxiatuak erreskatatzeko lanak sostengatzeko. 

Laguntza Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak kudeatuko du eta aukera emango du ILHk laneko lau hilabete krudel eta gogorrenetan zehar (abuztutik azarora) bere lana egiteko behar den aurrekontua lortzeko. 

Mediterraneoan dagoen larrialdi-egoeraren aurrean, ILH, larrialdietako profesionalek osatua (suhiltzaileek, urpekariek, erreskateko igerilariek, medikuek eta osasun-langile teknikoek), kostalde italiarretara joan zen pertsona errefuxiatuei zein tokiko erakundeei eta beste GKE batzuei laguntzeko. Elkarte horren helburua bizitzak salbatzea da, eta horretarako itsasontzi bat behar du, pertsona boluntarioen hedapena hartuko duena kostalde italiarretan larrialdi humanitarioa dagoen artean. Laguntza horrekin, Eusko Jaurlaritzak euskal GKE horrek bere laguntza humanitarioko lanarekin jarraitzeko egindako larrialdi-deialdiari erantzun nahi dio. 

Eusko Jaurlaritzak laguntza hori emateko erabakia joan den astean Lehendakaritzan aurkeztutako “Eusko Jaurlaritzaren Esparru Dokumentua krisi humanitarioari eman beharreko erantzun soziala, politikoa, erakundeen artekoa eta sailen artekoa partekatuta orientatzeko” dokumentuaren barruan kokatuta dago. Hor jasotzen da “ekintza humanitarioa” izeneko jarduketa-ardatza, hots, une bakoitzean premiazko inplikazio humanitarioa behar duten egoerekin konpromiso proaktiboa hartzea. 

METIDERRANEOKO KRISI HUMANITARIOA

Europan errefuxiatutako pertsonen krisia 2015ean hasi zen, milioitik gora pertsona errefuxiatu eta migratzaile Mediterraneoko kostaldeetan zehar Europara iritsi zirenean, ibilbide oso arriskutsuak erabilita gatazka armatuetatik, jazarpenetik eta pobreziatik ihes egiteko. Sirian eta Iraken luze doazen gatazkek, Afganistaneko segurtasun falta iraunkorrak, desegonkortasun politiko eta sozioekonomikoak Saharaz hegoaldeko herrialde askotan eta Libiaren desegituratzeak sortu dute errefuxiatu eta migratzaileen lekualdatze masibo hori Europara Mediterraneoko ibilbideetan zehar. 

Urte honen erdialdean, sartzeko ibilbide nagusia Libiaren eta Italiaren arteko itsasbidea izan da. Pertsona errefuxiatu eta migratzaileen % 40tik gora emakumeak eta adingabeak izan ziren eta, azken horien artean, lagunarterik gabeko edo beren familietatik bereizitako adingabeen kopurua nabarmen handitu zen, zenbatutako guztizko adingabeen laurden batera iritsi arte. 

2016an soilik, Mediterraneoan 5.000 pertsonatik gora hil direla kalkulatzen da, gerratik eta miseriatik ihesi. 2017ko lehen seihilekoan, zifra hildako 1.800 pertsonatik gorakoa da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko