Eu

Epaimahaia bilduta dago Basque Culinary World Price 2017 nork irabaziko duen erabakitzen

2017.eko uztailak 17
  • Mexiko Hirian elkartu dira munduko sukaldaririk onenak eta beste esparru batzuetako erreferentziazko profesionalak aurtengo sariduna nor izango den erabakitzeko
  • Eusko Jaurlaritza, Bittor Oroz sailburuordearen eskutik Mexikon da Basque Country estrategiaren parte den sariaren irabazlea nor den jakingo den ekitaldian parte hartzeko.

Joan Roca (Espainia), Gaston Acurio (Peru), Michel Bras (Frantzia), Dominique Crenn (AEB), Yoshihiro Narisawa (Japonia) eta Enrique Olvera (Mexiko), eta adituen artean, berriz, Laura Esquivel, Como agua para chocolate bestsellerraren idazlea; Kirmen Uribe, gehien irakurri eta itzuli den euskarazko idazleetako bat; Cristina Franchini, zuzenbide internazionaleko aditua; Matthew Goldfarb, nekazari organikoa, baserri giroaren soziologoa eta ekoizpen iraunkorreko aditua; eta  Maria Fernanda di Giacobbe, Basque Culinary World Prize sariaren 2016eko edizioko irabazlea. Beraiek osatzen dute une honetan Mexiko Hiriko Sor Juana klaustroan bilduta dagoen epaimahaia, eta eurek erabakiko dute nork irabaziko duen Basque Culinary World Price 2017 saria.

Basque Culinary World Prize 2017 sariaren irabazlea Euskadin goizaldeko ordubata direnean emango da ezagutzera, ordu horretan (Mexikon 18:00ak) hasiko baita ekitaldin ofiziala. Euskadiko ordezkaritza, Bittor Oroz  Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea buru bertan dago ekitaldian parte hartzeko.

Saria Eusko Jaurlaritzak ematen du Basque Culinary Centerren laguntzarekin, Euskadi Basque Country estrategia integralaren barruan, eta aurtengoa sariaren bigarren edizioa da. Sarituak irabazleari 100.000 eurotako saria eta garaikurra (IZARRA) jasoko du.

Ekitaldiaren buru izatea ez ezik, Basque Culinary Centerren Nazioarteko Kontseiluaren bilera eta Xochimilcoko Bioaniztasunaren gaineko Simposimun bat ere egingo dira eta Oroz sailburuordeak ekintza ugariko lan agenda batekin osatu du Mexikoko bisita; esaterako, nekazaritzako elikagaien industriari  lotutako gobernu erakundeekin bilerak eta sektore horretako enpresen bisitak ere egingo ditu. Erakunde horien artean nabarmentzen diraSENASICA erakundea (Nekazaritzako Elikagaien Osasun, Kaltegabetasun eta Kalitateko Zerbitzu Nazionala), Erreferentzia Fitosanitarioko Zentro Nazionala, CENADUC eta CANASA.

Hain zuzen, Mexiko gastronomia latino-amerikarraren aberastasunaren eta ahalmenaren eta sukaldaritza garaikideak dituen erronken adibide bikaina da eta horregatik aukeratu dute ekitaldi hauek bertan egiteko.

10 finalista

Hauek dira Basque Culinary World Prize sariaren finalera heldu diran hamar sukaldariak: Jose Andres (AEB), Ebru Baybara Demir (Turkia); Leonor Espinosa (Kolonbia); Dan Giusti (AEB), David Hertz (AEB), Anthony Myint (AEB), Daniel Patterson & Roy Choi (AEB); Melinda McRostie (Australia / Grezia); Niko Romito (Italia); Ricardo Muñoz Zurita (Mexiko).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak