Eu

15 eta 29 urte bitarteko hamar gaztetatik seik uste du bere gurasoek bere adinean bizi zuten egoera baino hobea bizi duela

2017.eko uztailak 18
  • Iritzi hori dutenen ehunekoak gora egin du, 2013ko aurreko datuaren aldean

Vitoria-Gasteiz, 2017/07/18

15 eta 29 urte bitarteko gazte gehienek uste dute bere gurasoak gazte zirenean baino egoera hobean daudela. Zehazki, hamar gaztetatik seik, % 58,5ek, hala uste du. Datu hori Gazteen Euskal Behatokiak eginiko ikerketa batzuetatik atera da, 15 eta 29 urte bitarteko herritarren inkestetan oinarrituta.

Pertzepzio hori aldatu egin da, funtsean, azken urteotan. 2008an, lau gaztetatik hiruk uste zuen bere gurasoek adin berean bizi zuten egoera baino hobea bizi dutela. Uste hori gero eta gazte gutxiagok zuten eta, 2013an, gazteen erdiak baino ez zuen uste gurasoek bere adinean bizi zuten egoera baino hobea bizi zuela (% 51,1). Orain, gora egin du berriz ere gurasoek bere adin berean bizi zuten egoera baino hobea bizi duela uste duen gazte-kopuruak (% 58.5).

Gazteen Euskal Behatokiak bildu duen informazioaren arabera, ez da alde esanguratsurik ikusten gizon eta emakume gazteek egiten duten balioespenean, baina adinak badakar pertzepzio desberdina izatea. 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 74,9k uste du gurasoek bere adin berean bizi zuten egoera baino hobea bizi duela; 20 eta 24 urte bitarteko gazteek iritzi bera dute, eta ehunekoak behera egiten du 25 eta 29 urte bitarteko gazteen artean (% 44,2).

Adin-taldeen artean dauden desberdintasun horien motiboetako bat (baina ez bakarra) okupazioa izan daiteke. Ikasten ari direnen artean (20 urtetik behera dutenen arteko gehienak), % 68,5ek uste du bere gurasoak baino hobeto bizi dela; ehuneko horrek behera egiten du lanean ari diren gazteen artean (% 51,3), eta, are gehiago, langabezian daudenen artean (azken kolektibo horretan % 43,9k baino ez du uste gurasoek bere adinean bizi zuten egoera baino hobea bizi duela).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko