Eu

Lanbidek ia sei milioi euro baliatuko ditu orientaziorako ekintza eta zerbitzuak garatzeko (Gobernu Bilera 2017-07-26)

2017.eko uztailak 26

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Lanbide -Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluarekin hartutako akordioaren berri eman du; haren bitartez, onartu egin dute 2017. urterako laguntza deialdia Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu orientaziorako ekintzak eta zerbitzuak garatzeko. Ia hiru milioi bideratuko dira,2.996.250 euro, helburu horretara.Deialdi honen bitartez, 30.000 pertsonari arreta ematea aurreikusi da.

Programa honetako laguntzen bitartez, jarduera horri atxikitako zeharkako zein zuzeneko gastu arruntei aurre egin ahal izateko finantzaketa jarriko da, 34 euro orduko zenbateko batez. Diruz lagundu ahal izango den gehienezko zenbatekoa langileen zuzeneko gastuen % 140 da, horrelako gastutzat hartuz diruz lagundutako orientazio ekintzak egiteko baliatutako pertsonen soldata eta Gizarte Segurantza kostuak, eta muga izango da lanaldi osoz pertsona bat kontratatua izatea egindako 1.500 orduko.

Orientazio ekintza eta zerbitzuen definizioa ondorengoa da: pertsonari, haren zirkunstantzia profesionalak kontuan hartuz, gaitasunak eta interesak zehazteko eta ikasketako ibilbide indibiduala, enplegu bilaketa edo enpresa ekintzak praktikara eramatea kudeatzeko balio dioten informazio, akonpainamendu, motibazio eta aholkularitza neurriak.

Orientazio zerbitzuaren bitartez, erakunde onuradunek ondorengo jardueretan arituko dira:

-       Informazioa: lan merkatua, sailaren enplegu politika aktiboa, eta zerbitzu arrunt eta osagarrien eskaintza.

-       Eskatzailearen banakako diagnostikoa egin eta profila zehaztea.

-       Enplegurako ibilbide pertsonalizatua diseinatzea.

-       Lan ibilbideko eta jarduera betetzeko konpromisoari buruzko akonpainamendu pertsonalizatua.

-       Curriculuma definitzeko informazio, aholkularitza eta laguntza tekniko gehigarria, pertsonaren profil profesionala gaitasun profesionalen arabera adierazteko.

-       Enplegu bilaketa aktiborako tekniken inguruko aholkularitza eta aplikazioa.

-       Aukera profesionalak identifikatzeko informazioa eta aholkularitza.

-       Kontratazioa eta enpresan sartzeko laguntza bitartekoei buruzko informazioa eta aholkularitza.

Desabantaila duten taldeak

Aldi berean, Artolazabal sailburuak Lanbide -Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluarekin hartutako akordioaren berri eman du; haren bitartez, onartu egin dute 2017. urterako laguntza deialdi bat Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan desabantaila duten giza taldeetako pertsonei zuzendutako enplegu orientaziorako ekintzak eta zerbitzuak garatzeko. 2.802.790 euro bideratuko dira horretara. Aurreikusitako aurrekontu esleipen horren bitartez, 2017ko deialdian 15.000 pertsona ingururi eman nahi zaie arreta.

Deialdi honen xedean zehaztutako desabantaila duten giza taldeak ondorengo biztanleria multzoak dira:

-       Egoera penalean eta orientazio zerbitzua jasotzera ateratzeko moduan espetxeratua dauden edo zerbitzua hasi aurreko 18 hilabeteetan espetxeratuta egon diren pertsonak.

-       Ijitoen giza taldeko pertsonak.

-       Gutxienez % 33ko desgaitasuna aitortu zaien pertsonak.

-       Gizarte-bazterketa, gizarte-bazterketa arrisku eta bestelako desabantaila egoeretako pertsonak.

Programa honetako laguntzen bitartez, jarduera horri atxikitako zeharkako zein zuzeneko gastu arruntei aurre egin ahal izatea finantzatu da, 34 euro orduko zenbateko batez. Diruz lagundu ahal izango den gehienezko zenbatekoa langileen zuzeneko gastuen % 140 da, horrelako gastutzat hartuz diruz lagundutako orientazio ekintzak egiteko baliatutako pertsonen soldata eta Gizarte Segurantza kostuak, eta muga izango da lanaldi osoz pertsona bat kontratatua izatea egindako 1.500 orduko.

Laguntza horiek Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatzen dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko