Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa

2010.eko azaroak 22

 Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasuneko euskal sailburuak, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa egin ondoren, 2010erako eta 2011-2013 aldirako aurrekontu-egonkortasunerako akordioak berretsi direla nabarmendu du; era berean, Europar Batasuneko Ekonomia eta Ogasuneko Ministroen Kontseiluko (ECOFIN) euskal erakundeen partaidetza ere azpimarratu du, ministro-batzarretan zein batzar teknikoetan parte hartu dutela. 

Halaber, Batzorde Mistoak erabaki du Francisco Javier Muguruza Arrese legelaria izendatuko dela Itunaren Arbitraje Batzordeko kide izateko. Muguruza Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko unibertsitatean, eta teknikari lanetan aritu izan da Bizkaiko Foru Ogasunean, zerbitzu juridikoetako buru eta, ondoren, zuzendaria izan zela. Europako Batzordean ere ibili izan da lanean, eta 2003tik jarduera pribatuan dabil, zerga-gaietan espezializatuta.

Iruzkin bat
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Aguirre, Idoia Mendía