Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

2010eko urtarrilean zehaztuko da AHT Bilbon nola integratu

2009.eko azaroak 12

Abiadura Handiko Trena Bilbon nola integratu izango da Bilbon 2010eko urtarrilean Sustapen Ministerioak eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak izango duten bileraren gai nagusia.

AHT Bizkaiko hiriburura "lehenbailehen" iristea bermatuko duen akordioa lortzeko aukeraren inguruan baikor agertu da Iñaki Arriola sailburua, AHT Gasteizera 2017an helarazteko atzo bi aldeek lortu duten akordioa ikusita.

Abandoko geltokia hautatu dute Abiadura Handiko Trena Bilbon hartzeko aukera nagusi moduan. Sailburuaren esanetan, "AHT EAEko hiriburuetara eramateak lan handia eskatuko du eta, beraz, sakon aztertu beharko da" aukera hori.

AHTren kontrako azken sabotajeaz ere aritu da Arriola. Horren hitzetan, proiektu hau "ez du inork geldituko". "Mehatxuak mehatxu, eta ETA min egiteko gauza bada ere, herritar guztien zerbitzuan egongo den errealitate zoragarria izango da", gaineratu du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola sailburua