Berriak Lehendakaritza
Eu

Joxe Mari Kortaren konpromisoa eta printzipio etikoak erabili daitezen eskatu du Lopezek krisialdi ekonomikotik irteteko

2009.eko azaroak 12

Joxe Mari Kortaren konpromisoa eta printzipio etikoak erabili daitezen eskatu du Lopezek krisialdi ekonomikotik irteteko


2000. urtean ETAK hildako enpresariaren omenezko Sari- banaketaren buru izan da Lehendakaria


Patxi Lopez Lehendakariak "enpresa eta etikaren" baloreak aipatu zituen, Joxe Mari Kortak ordezkatu zituenak hain zuzen ere, krisialdi ekonomikotik irteteko Euskadik dituen "baliabide nagusiak" direla argudiatuz . Lopezen esanetan, Korta "gizon eredugarria" zen, bere familia, enpresa eta Euskadiren alde lan egin zuena, eta horrexegatik hain zuzen ere, gaineratu zuen Lopezek, "basakeria besterik bilatzen ez dutenen arerio bihurtu zen". Lópezek azaldu zuenez "euskaldunok irabazi dugula" eta "ETAk ezin izan gaituela eta ezingo gaituela menderatu" erakusteko balio dute sariok.

Hitz hauekin gogoratu zuen Lehendakariak 2000 urtean ETAk eraildako enpresaria, Gipuzkoako enpresaria gogoratzen duten Sarien banaketa-ekitaldian bertan. Aipatu ekitaldia Lehendakaritzan ospatu zen eta, honez gain, enpresa egitasmo ezberdinak arrakastaz martxan jartzeko euren bizitza osoan jardun duten 6 euskal enpresarien ibilbidea saritu zen. Ignacio Mujika, Jesús María Romano, Carlos Castellanos Borrego, José Ramón Odriozola, Tomás Liceaga y Peio Guibelalde enpresariak saritu ditu Joxe Mari Korta Sarien bederatzigarren edizio honek.

Bere hitzaldian, Lehendakariak "euskal enpresariaren prototipotzat" jo zuen Joxe Mari Korta, beti ere "ohoreak", "bere herrialdearekiko konpromisoak" eta "printzipio etikoek" moduko balioek gidatzen zutela. "Hauxe dugu gure erreferentea", adierazi zuen Lopezek, Euskadiko enpresari gehienek eredu hau jarraitzen dutela azpimarratuz, "burua tente" eta "horrelakoak gara euskaldunak" esanez, adierazi zuen. Erail zuten arren, Lehendakariaren hitzetan gaur egun "inoiz baino Korta gehiago dira" "hortzak estutu eta tinko mantentzen dira" mehatxu terroristaren aurrean. "Erail egin zuten, baina ez zuten inoiz mendean hartu", gaineratu zuen.

 

Kortaren oroimenaren zaindariak

Korta Sarien bederatzigarren edizio honetan saritutako enpresariek, plaka oroigarriaz gain, "Kortaren legatua" bizirik mantentzeko enkargua jaso zuten Lehendakariaren ahotik. "Kortaren oroimenaren zaindariak zarete", akuilatu zituen, gainontzeko euskal gizartearen aurrean erakusten duten "konpromisoa" eta "eredua" eskertu baino lehen, zeintzuk Lehendakariaren iritzian, Eusko Jaurlaritzak krisialdi ekonomikoari aurre egiteko "ardatz" eta "baliabide nagusiak" izaten ari diren. Horrela bada, "emate eta eginahal" ahalmena mantendu dezaten eskatu zien Lopezek enpresariei eta baita sindikatuei ere, bere aldetik, Eusko Jaurlaritzak "behar diren neurriak" jarriko ditu martxan, orain arte moduan, krisiaren aurkako borrokan.

 

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko martxoak 24

    Hay de todo, como en todas partes. Pero por estos montes y llanadas se de un tipo de empresario que, coincido,tienen mimbres para salir de la crisis reforzados.Hace 14 meses me decían dos empresarios, tenemos reservas para un año y tenemos que preservar nuestro capital humano y nuestros avances técnicos y comerciales. Ya sabemos que hay que resistir y estamos preparados. Gente así ha hecho este País.
    Lehendakari López, protéjalos también de tiburones como Florentino y Aznar.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria