Eu

Ingurumen Sailak eta Ecoembesek ekonomia zirkularra hurbilduko diete herritarrei, kalean bertan egindako kanpaina baten bidez

2017.eko irailak 29

 

  • ‘Gurea birziklatzea da’ izeneko animazio-kanpaina gaur abiatu da Portugaleten, eta urriaren amaierara arte Amurrio, Zarautz, Durango eta Eibarretik pasatuko da.
  • Erakusketaren asmoa da hondakinak murriztu, birziklatu eta berrerabiltzeari begira hartu behar ditugun eguneroko ohiturez informatzea eta kontzientziatzea. 

‘Gurea birziklatzea da animazio-kanpainak Euskadiko bost herri bisitatuko ditu urrian, ekonomia zirkularraren eta hondakinen murrizketa eta birziklapenaren onurak herritarrei azaltzeko. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Ecoembesek –ontzi eta bilgarrien birziklapena sustatzen duen irabazi-asmorik gabeko ingurumen-erakundea- gauzatutako ekimen bat da, gai horren inguruan duten hitzarmenaren baitan.

 Kalean bertan egindako jarduera elkarreragile eta ludikoen bitartez, kanpainak azalduko die herritarrei zein diren Euskadik hondakinen berreskurapenaren alorrean dituen helburuak; halaber, birziklapen praktikoa egiteko aholku praktikoak emango dizkie, gai horren inguruan dauden mitoak apurtzen laguntzeko. Erakusketaren moduluek Portugalete, Amurrio, Zarautz, Durango eta Eibar zeharkatuko dituzte irailaren 29etik urriaren 30era bitartean. Aldi berean, publizitate-kanpaina bat egingo da Euskadiko hedabideetan, baliabideen berreskurapen eta berrrerabilerak ingurumen eta ekonomiarako dituen ondorio positiboen kontzientzia indartzeko herritarren artean.

 Zaborretik lehengaira

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburu Iñaki Arriolak kanpaina aurkeztu du gaur Portugaleten, bertako alkate Mikel Torres eta Ecoembeseko marketin-gerente Susana Revueltarekin batera.

 “Erakutsi nahi dugu gaur egun zaborrera botatzen ditugun materialen parte handi bat arazorik gabe itzul daitekeela ekoizpen-prozesura, lehengai moduan. Baliabideak mugatuak eta gero eta urriagoak diren honetan, egokia da herritarrok berreskuratzea kontsumitzen ditugun materialen balioaren zati bat, birziklapenaren bitartez”, azpimarratu du Iñaki Arriolak.

 “Etxeko ontzien birziklapena funtsezko puntu bat da ekonomia zirkularrerako trantsizioan. Honelako kanpainek ahalbidetzen digute herritarrei erakustea zein garrantzitsua den hondakinak edukiontzi egokira botatzea; izan ere, keinu txikia izan arren, hori lagungarria da ingurumena zaintzeko eta etorkizun jasangarria lortzeko”, esan du Susana Revueltak, Ecoembesko Marketin-gerenteak.

 Arriolak azaldu du bere sailak ekonomia lineala atzean uztearen alde diharduela, horren ordez ekonomia zirkularrari bidea irekitzeko. “2020rako Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko Plana aplikatzearen bidez, gure helburua da orain sortzen ditugun hondakinen % 10 murriztea eta hondakin guztien % 75 birziklatzea”, adierazi du.

Sailburuak gogoratu du Euskadin gaur egun milioi bat tona hondakin sortzen direla urtean (Bilboko Iberdrola Dorrearen bolumenaren hirukoitza), hau da, 1,5 kilogramo hondakin egunean pertsona bakoitzeko. Europar Batzordeak kalkulatzen duenez, hondakinak modu egokian murriztu, birziklatu eta berriz erabiltzearen bidez 600.000 euro aurreztu daitezke bost urtean. Euskadin, hondakinen kudeaketa eta tratamenduaren sektoreak 5.700 pertsona enplegatzen ditu urtean.

Portugalete da kalean bertan gauzatuko den kontzientziazio-kanpaina honen lehenengo geralekua. La Canilla plazan egongo da urriaren 1era arte, igandea, 11:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 19:30era. Hurrengo asteburuetan, aipatutako gainerako herrietara mugituko da.

Bizkaiko udalerri honetan edukiontzi horiak (lata, brik eta plastikozko hondakin eta bilgarriak), urdinak (kartoia eta papera), berdeak (beira) eta zuriak (berriz erabil daitezkeen hondakinak) daude. Azken horiek, Udalaren eta Kooperaren arteko hitzarmen baten bitartez, helburu sozial batera zuzentzen dira. 2018rako, Ezkerraldeko hondakinen Mankomunitateak aurreikusita du 17 edukiontzi marroi jartzea hondakin organikoetarako; kopuru hori handitu egingo da, edukiontzien erabileraren arabera.

Ecoembesi buruz

 

Ecoembes (www.ecoembes.com) irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, plastikozko ontziak, latak eta brikak (edukiontzi horia) eta kartoi eta paperezko bilgarriak (eduki urdina) berreskuratzeko eta birziklatzeko prozesua Espainia osoan kudeatzen duena.

2016an, 1,3 milioi tona baino gehiago birziklatu ziren Espainia osoan, ontzi arinak eta kartoi eta paperezko bilgarriak  batuta. Horri esker, ingurumen-onura ugari lortu ziren, hala nola milioi bat tona C02 gutxiago isurtzea atmosferara, edo 7 milioi MWh aurreztea, hau da, 700.000 etxebizitzak baino gehiagok urtean kontsumitzen dutenaren adinakoa. Orobat, 20,1 milioi metro kubiko ur ere aurreztu ziren.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IngurumenEJGV
    2017.eko urriak 02

    Comentario de Twitter:
    Ingurumen Sailak eta Ecoembesek ekonomia zirkularra hurbilduko diete herritarrei, kalean bertan egindako kanpaina... https://t.co/MEyEgN6xJH

  • @IngurumenEJGV
    2017.eko urriak 02

    Comentario de Twitter:
    Medio Ambiente y Ecoembes acercan la economía circular a la ciudadanía con una campaña a pie de calle... https://t.co/HZMDI6O2VQ

  • @xabiergv
    2017.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Ihobe_Eus: GVasco y @ecoembes acercan la economíacircular a la ciudadanía con una campaña a pie de calle https://t.co/nXty6emCJ4 https:…

  • @Jabokatu
    2017.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Ihobe_Eus: GVasco y @ecoembes acercan la economíacircular a la ciudadanía con una campaña a pie de calle https://t.co/nXty6emCJ4 https:…

  • @balapiaka
    2017.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Ihobe_Eus: GVasco y @ecoembes acercan la economíacircular a la ciudadanía con una campaña a pie de calle https://t.co/nXty6emCJ4 https:…

  • @SusanaAperribai
    2017.eko irailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Ihobe_Eus: GVasco y @ecoembes acercan la economíacircular a la ciudadanía con una campaña a pie de calle https://t.co/nXty6emCJ4 https:…

  • @OskarAcedo
    2017.eko irailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Ihobe_Eus: GVasco y @ecoembes acercan la economíacircular a la ciudadanía con una campaña a pie de calle https://t.co/nXty6emCJ4 https:…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Mikel Torres, Alclade de Portugalete