Eu

Lanbidek 3,5 milioi euro bideratu ditu gizarteratzeko eta laneratzeko proiektu bereziak sustatzera, enplegura jotzeko zailtasunak dituzten kolektiboentzat (Gobernu Bilera 2017-10-03)

2017.eko urriak 03

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Gobernu Kontseiluari Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren berri eman dio; horren bidez, enplegura jotzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langile okupatu eta langabeak gizarteratzeko eta laneratzeko proiektu bereziak garatzeko laguntzen deialdia onetsi da. Laguntza horietarako, 3,5 milioi euroko aurrekontua egongo da.

Deialdiaren helburua da laguntzak ematea, prestakuntzako, orientazioko eta enpleguko ekintzak edo horietan parte hartzen duten pertsonen enplegagarritasuna modu esanguratsuan hobetzen duen beste edozein neurri konbinatzen dituzten proiektuak finantzatzeko.

Eskakizunak

Deialdi honek aipatzen dituen diru-laguntzak honako erakunde hauek eskatu ahalko dituzte:

-  Foru-aldundiak eta foru-sektore publikoa

-  Euskadiko udalak eta tokiko sektore publikoko erakundeak.

-  EAEko sektore publikoko erakundeak.

-  Tokiko edo eskualdeko garapenerako agentziak eta horietako elkartze-erakundeak.

-  Irabazi-asmorik gabeko prestakuntza-erakunde pribatuak, Prestakuntzako Erakundeen Euskal Erregistroan inskribatuta daudenak.

-  Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendeko prestakuntza-erakunde publikoak.

-  EAEn egoitza edo ordezkaritza duten erakundeak, merkataritza-jarduera nagusiki helburu sozial baten mende dutenak, azken hamar urtean, gutxienez beren onuren % 70 erakundearen helburu soziala lortzeko berrinbertitu dutenak.

Formalizazioa

Eskabideak telematikoki aurkeztuko dira, LAN-F aplikazio informatikoaren bidez.

Eskabideak aurkezpen-hurrenkeraren arabera aztertuko dira eta hurrenkera berean onetsiko dira deialdian aurreikusitako eskakizunak eta baldintzak betetzen dituztenak, harik eta funtsak agortu arte.

Laguntza horiek eskatzeko hasierako data deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo eguna izango da, eta 2017ko urriaren 31ra arte eskatu ahalko dira.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @lanbideejgv
    2017.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    Lanbidek 3,5M € bideratu ditu laneratzeko proiektu bereziak sustatzera zailtasunak dituzten kolektiboentzat https://t.co/YjTWgWQ6bG

  • @EnpleguGizaEJGV
    2017.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    3,5M€ gizarteratzeko/laneratzeko proiektu bereziak sustatzera enplegura jotzeko zailtasunak dituzten kolektiboentzat🔗https://t.co/iTt5qdxZ8I

Komunikabideek behera kargatzeko