Eu

Beatriz Artolazabal: “Futurelanek datozen 15 urteetan izango diren aldaketa kuantitatibo eta kualitatibo sakonei aurrea hartzeko aukera ematen du”

2017.eko urriak 11
  • Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak Eibarren egindako BNI Euskadi Biltzarrean hartu du parte
  • BNI munduko negozio-erreferentzien erakunderik handiena eta arrakastatsuena da, 200.000 kidetik gora ditu 8.000 talde baino gehiagotan 70 herrialdetan.

 

Eibar, 2017/10/11

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek gaur goizean BNI Euskadi Biltzarrean nabarmendu duenez, “Lanbidek berak garatutako prospektibako tresna edo aplikazio bat diseinatu du, Futurelan, datozen 10 edo 15 urteetan izango diren aldaketa kuantitatibo eta kualitatibo sakonei aurrea hartzeko”.

 

Eibarren egindako BNI Euskadi Biltzarrean zehar, Artolazabalek esan du “Euskadiko egitura produktiboak presentzia handia duela enpresa txikietan. Hain zuzen ere, mikroenpresak eta enpresa autonomoak izan dira protagonista gaurko biltzarrean”. Sailburuak azpimarratu duenez, “aktore adierazgarriak dira Euskadin eragina izango duten etorkizuneko joeretan”.

 

“Futurelanek gizarteak eta enpresek kudeatu behar dituzten giza baliabideen premien edo soberakinen aurrean jartzen gaitu, eta oso erabilgarria izan daiteke BNI Euskadiri elkartutako enpresa askorentzat”, nabarmendu du Artolazabalek.

 

Artolazabal sailburuak esan duenez, “BNIren nazioarteko negozio-sareari planeta osoan elkartutako ia 10 milioi pertsona pisu handiko erreferentea da eta “Tokiko negozioa, sare globala” leloa guztiz bat dator ekintzailetzako, laneko eta etengabeko kanpo-harremaneko lurra den herrialde honekin”.

 

“BNI ondo mamitu da Euskadin. Eskualdeko edo lurraldeko zenbait lantalde ari dira sortzen, eta ondo ezagutzen dituzuen emaitza onekin.  Goi-mailako konpromisoa eskatzen diozue zeuen buruari. Niretzat, garrantzitsuena zuen elkarlanerako borondatea da: sarean.    Elkarrekin fidatuta eta elkarri lagunduta”, adierazi die sailburuak biltzarrean izan diren pertsonei.

 

Artolazabalek biltzarraren eta bertan protagonista izan diren erakundeen –autonomo eta mikroenpresen– garrantzia nabarmendu du “aktore adierazgarri gisa Euskadin eragina izango duten etorkizuneko joeretan: esparru sozialean, aberastasunaren banaketan dauden desberdintasunetan, biztanleria aktiboaren zahartzean, komunikazioetako aldaketetan, etikan eta pribatutasunean, migrazioetan, etab.; ekonomikoan, hainbat arlorekin lotutakoan, hala nola crowdsourcing-a,  ekonomia partekatua, ekonomia zirkularra, lan-merkatuko aldaketak, edo lanaren ekonomiatik ezagutzarenera, eta teknologiari dagokionez: Cloud Technology, Big Data datuen analisi masiboa, gauzen Internet, robotika eta ikaskuntza autonomoa, fabrikazio aurreratua, materialak, 3D inprimaketa, sare sozialak, etab.”.

 

Topagunea

“Nire ustez, BNI lan-aulki bikaina da eta topagunea gure enpresa eta negozioentzat. Denon artean, enpresa, pertsona ekintzaile, langile, erakunde eta oro har gizartearen artean, bultzada handia ari gara sortzen enpleguarentzat eta garapen ekonomiko iraunkorrarentzat. Herri honek benetan behar duen zerbait”, azpimarratu du Artolazabalek.

 

BNI munduko negozio-erreferentzien erakunderik handiena eta arrakastatsuena da, 200.000 kidetik gora ditu 8.000 talde baino gehiagotan 70 herrialdetan. BNIko kideek marketin-talde batek bezala jokatzen du taldeko gainerako kideentzat, elkarrentzat negozio-erreferentzia kualifikatuak sortzeko helburuarekin. Erreferentzia horietako askok bezero berriak izaten amaitzen dute kideen enpresentzat, eta horrela beren diru-sarrerak gehitzen dituzte.

 

Gaur egun, BNI Espainia bi bulego nagusitatik ("CNM" eta "SLC") kudeatzen da, eta Espainia CNMn 106 talde eta 3.003 kide aktibo daude BNIn (uztailaren 11, 2017), eta azken 12 hilabeteetan BNI Espainia CNMko kideek 191.079 erreferentzia sortu dituzte, 1156.604.960 euroko baliokoak negozio itxian beren enpresentzat.  BNI Euskadiren presidentea José Antonio Cano da eta tokiko zenbait erakunde ditu. Iaz, mundu-mailan, BNIko kideek 8 milioi erreferentzia sortu zituzten eta 10.000 milioi eurotik gora beren enpresentzat. BNIren filosofia "Givers Gain" da (Ematen dutenek jaso egingo dute). BNIk ideiak, kontaktuak, sareak eta negozio-erreferentziak konpartitzeko aukera ematen die bere kideei.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Jose Antonio Cano