Eu

Ingurumen Sailak eta Ecoembesek Zarautzera eramango dute ekonomia zirkularra herritarrei hurbiltzeko xedez kalean bertan egiten ari diren kanpaina

2017.eko urriak 13
  • Erakusketaren asmoa da hondakinak murriztu, birziklatu eta berrerabiltzeari begira hartu behar ditugun eguneroko ohiturez informatzea eta kontzientziatzea.

 

Euskadi osoa urrian zeharkatzen ari den ‘Birziklapenean jaioak gara’ animazio-kanpaina Zarautzera iritsiko da gaur, ekonomia zirkularraren eta hondakinen murrizketa eta birziklapenaren onurak herritarrei azaltzeko. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Ecoembesek –ontzi eta bilgarrien birziklapena sustatzen duen irabazi-asmorik gabeko ingurumen-erakundea- gauzatutako ekimen bat da, gai horren inguruan duten hitzarmenaren baitan.

Munoa kaleak kalean bertan egitekoak diren jarduera elkarreragile eta ludikoak hartuko ditu bi egun hauetan (11:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 19:30era), horien bidez azaltzeko zein diren Euskadik hondakinen berreskurapenaren alorrean dituen helburuak; halaber, birziklapen praktikoa egiteko aholku praktikoak eskainiko dira, gai horren inguruan dauden mitoak apurtzen laguntzeko. Kanpaina sostengatzeko, gainera, publizitatea egiten ari da Euskadiko hedabideetan, baliabideen berreskurapen eta berrerabilerak ingurumen eta ekonomiarako dituzten ondorio positiboen kontzientzia indartzeko herritarren artean.

Zaborretik lehengaira

“Erakutsi nahi dugu gaur egun zaborrera botatzen ditugun materialen parte handi bat arazorik gabe itzul daitekeela ekoizpen-prozesura, lehengai moduan. Material horiek berreskuratzean eta berriz aprobetxatzearen bidez, hondakinek gure ingurumena kutsatzea –batzuetan hainbat mendez- saihesten dugu, eta, gainera, fabrikaziorako behar diren baliabideen erauzketa ere murrizten dugu”, azpimarratu du Elena Morenok, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordeak.

Ingurumen sailburuordeak azaldu du, gainera, ekonomia lineal eta eutsiezina atzean utzi eta ekonomia zirkularrera pasatzearen alde Ingurumen Sailak egindako apustua. Morenok zehaztu duenez, Gipuzkoako ontzi arinen birziklapena % 34,5 da, Euskadiko batez bestekoa baino handiagoa, hori % 32 baita. 2020 urteari begira, helburua da Euskadik birziklatu dezala ontzi eta bilgarrien hondakin plastikoen % 55. Gainera, adierazi du biohondakinen % 31,8 konpostatzera bideratzen dela.

Zarautzek edukiontzi horiak ditu lata, brik eta plastikozko bilgarrietarako; urdinak kartoi eta paperezko bilgarrietarako, eta berdeak beirarako. Gainera, baditu edukiontzi zuriak, Udalaren eta Kooperaren arteko hitzarmen baten bitartez helburu sozial batez berrerabiltzen diren hondakinetarako: horri esker, arropak eta beste objektu batzuek bigarren bizitza izan dezakete.

Gainera, udalerriak materia organikorako edukiontzi marroiak ditu; bertan, hondakin biodegradagarriak hartzen dira, eta baita beste hondakin batzuk ere, hala nola koipez edo olioz zikindutako paper eta kartoiak, lore eta hostoen landare-hondakin txikiak, kortxozko tapoiak eta zerrautsa; horiek guztiak konposta egiteko erabiltzen dira. Barazki-azokak bilketa-zerbitzu espezifiko bat du. Hondakinen kudeaketa Urola-Kostako Mankomunitatetik egiten da.

Ecoembesi buruz

 

Ecoembes (www.ecoembes.com) irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, plastikozko ontziak, latak eta brikak (edukiontzi horia) eta kartoi eta paperezko bilgarriak (eduki urdina) berreskuratzeko eta birziklatzeko prozesua Espainia osoan kudeatzen duena.

2016an, 1,3 milioi tona baino gehiago birziklatu ziren Espainia osoan, ontzi arinak eta kartoi eta paperezko bilgarriak  batuta. Horri esker, ingurumen-onura ugari lortu ziren, hala nola milioi bat tona C02 gutxiago isurtzea atmosferara, edo 7 milioi MWh aurreztea, hau da, 700.000 etxebizitzak baino gehiagok urtean kontsumitzen dutenaren adinakoa. Orobat, 20,1 milioi metro kubiko ur ere aurreztu ziren.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IngurumenEJGV
    2017.eko urriak 16

    Comentario de Twitter:
    Medio Ambiente y Ecoembes llevan a Zarautz su campaña a pie de calle para acercar la economía circular a la... https://t.co/hokQi74YwO

Komunikabideek behera kargatzeko