Eu

Eusko Jaurlaritzak 1,5 milioi euro baino gehiago bideratu du nekazaritza eta arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreetako gazte ikertzaileen bekak finantzatzeko (Gobernu Bilera 2017-10-17)

2017.eko urriak 17

Nekazaritzako elikagaien balio kate osoan etorkizuneko profesionalak  trebatzea eta I+G+B-a sustatzea dira PEGA Gastronomiaren eta Elikaduraren Planaren ardatzetako batzuk

Helburua da gazteei laguntzea lehen sektore modernoagoan eta lehiakorragoan sartzen 

2018an Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Programako gazteentzako hamabi beka (doktoretza aurrekoak) eta nekazaritza eta arrantzaren sektoreko eta elikagaien sektoreko ingurune zientifiko-teknologikoan eta enpresakoan Teknologoen Prestakuntzarako Programako hamar beka deitzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eman duen agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak bere azken bileran. 2022ra arte, 1.354.450 euro egongo dira berez bekak direnetarako eta 200.000 euro inguru Gizarte Segurantzari atxikitzeko. 2007an eman ziren lehenengo aldiz beka hauek, eta harrez gero 83 beka finantzatu dira guztira gazte ikertzaileentzat eta 114 gazte teknologoentzat.

Nekazaritzako elikagaien industriako balio kate osoan etorkizuneko profesionalak prestatzen jarraitzeko eta I+G+B jarduera bultzatzeko Eusko Jaurlaritza  irmoki garatzen ari den politikaren barruan sartzen dira, lehen sektore modernoagoa eta lehiakorragoa lortzeko jarduera estrategikotzat jotzen baita. Hala jasotzen da Eusko Jaurlaritzak berriki onartu duen Gastronomiaren eta Elikaduraren Plan Estrategikoan (PEGA), zeinak helburu nabarmen hauek ditu, besteak beste: sektoreari jauzi kualitatiboa egiten laguntzea, merkatu globalean dituen berrikuntza eta kalitate ezaugarriak baititu, eta Elikaduraren balio katearen agente guztiak oro har lehiakorragoak izatea lortzea berrikuntzaren bitartez, ezagutza berriak barneratuz eta agente guztien lankidetzaren bitartez.

Era berean, laguntza hauek estuki loturik daude Eusko Jaurlaritzak XI. Legegintzaldirako finkatutako Herrialdearen Helburuetako batzuekin, hala nola hauekin: langabezia %10etik behera jaistea eta gutxienez 20.000 gaztek lehen lan esperientzia eduki dezatela lortzea. 

Helburu orokorra

Hitz batean, asmoa da zentro teknologikoetan eta ikerketa zentroetan nagusiki ikerketa jarduerak eta garapen teknologikoko jarduerak egiten arituko diren zientzialarien trebakuntza lortzea, sektorerako interes handienekotzat jotzen diren eta etorkizunari begira proiekzioa daukaten lehentasunezko lerroetan ikerketa taldeak sendotzeko dagoen premiari erantzuten saiatuta. Horrekin, gainera, asmoa da Doktore gradua lortzen duten pertsonak gehiago izatea.

Era berean, bilatzen da teknologoen trebakuntza sektoreko enpresetan, nagusiki garapen teknologikoko eta enpresa berrikuntzako arloetan.

Proiektuak eta helmugako zentroak

Laguntzen onuradun diren pertsonak sektorean erreferenteak diren ikerketa zentroetan sartuko dira, hala nola NEIKERen, AZTIn eta LEARTIKERen. Beketako batzuk, halaber, EHU/UPVko zentro batzuetan garatuko dira.

Proiektu guztiek harreman estua dute elikaduraren balio katearen kate maila batzuekin, bai ekoizpenarekin (izurrien kontrol agroekologikoa) bai gastronomiarekin (elikagaien berrien diseinua eta garapena).

Iraupena eta zenbatekoa

Prestatzen ari diren ikertzaileentzako laguntzen kasuan, kontratuaren iraupena urtebetekoa izango da, eta luzatzeko aukera egongo da, urtetik urtera. Hasierako kontratua eta luzapen guztiak batuta, iraupena ezingo da lau urte baino gehiagokoa izan. Prestatzen ari diren teknologoen trebakuntza programarako laguntzei dagokienez, Dekretuak aurreikusten du laguntzak urte baterako izan daitezkeela edo segidako bi urtetarako; halere, kasu honetan laguntza guztiak bi urterako ematen dira.  

Laguntzen zenbatekoei dagokienez, prestatzen ari diren ikertzaileek (doktoretza aurreko bekak) 18.574 euro eskuratuko dituzte lehen eta bigarren urtean, 19.833  euro hirugarren urtean, eta 24.555 euro laugarrenean. Onuradunek, gainera, laguntza osagarri bat edukiko dute. Laguntza osagarri horren zenbatekoa ez da 2.000 eurokoa baino handiagoa izango urteko, eta doktoretza kurtsoetan matrikulazio gastuak ordaintzeko, kongresu zientifikoetara eta lan jardunaldietara joateko, beste ikerketa zentro bazuetan egonaldi laburrak egiteko edo beste kurtso batzuk egiteko erabiliko da, esaterako.

Teknologoen prestakuntzarako laguntzei dagokienez, urtero 13.000 €-z hornituko dira, gehi Gizarte Segurantzako kuota. Onuradunek, gainera, laguntza osagarri bat edukiko dute. Laguntza osagarri horren zenbatekoa ez da 1.000 eurokoa baino handiagoa izango urteko, eta kongresu zientifikoetara eta lan jardunaldietara joateko gastuak ordaintzeko erabiliko da, gastuak justifikatu ondoren.

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, agindua EHAAn argitaratzen den egunean kontatzen hasita. Eskaerak, berriz, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailaren menpeko Elikagaien Kalitateko eta Industrietako zuzendari helaraziko zaizkio, helbide honetara bidalita: Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz. 

 

EKONOMIAREN GARAPENEKO ETA AZPIEGITURETAKO SAILAK 2018RAKO ESTRATEGIKOTZAT ETA LEHENTASUNEZKOTZAT JO DITUEN PROIEKTUEN ZERRENDA  

1.- PRESTATZEN ARI DIREN IKERTZAILEENTZAKO LAGUNTZAK

Iraupena: 4 urte 

Zk.

PROIEKTUAREN IZENBURUA

ESKATUTAKO TITULAZIOAK

HELMUGAKO ZENTROA

1

Premia bereziak dituzten biztanleen elikadura portaerak neurtzeko metodologia sentsorial berrien garapena

Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua

Soziologiako Gradua

Psikologiako Gradua;

Ingeniaritza eta Zientzia Agronomikoko Gradua

Biologiako Gradua;

Biokimikako Gradua;

Kimikako Gradua;

Farmaziako Gradua;

AZTI (Derio)

2

Elikagaietan hondakin kutsatzaileak detektatzeko biosentsore entzimatikoen garapena

Kimikako Gradua;

Biokimikako Gradua;

Bioteknologiako Gradua;

Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua

AZTI (Derio)

3

Towards an integrated assessment of the Bay of Biscay marine ecosystem

Biologiako Gradua;

Itsas Zientzietako Gradua;

Matematikako Gradua;

AZTI (Sukarrieta)

4

Neurriak eta espezieak hobeto bereizteko datu hidroakustikoak (sonarra eta ekozunda) analizatzeko metodologien garapena

Matematikako Gradua;

Fisikako Gradua;

Ingeniaritza Informatikoko Gradua;

Ingeniaritza Elektronikoko Gradua;

Telekomunikazioen Ingeniaritzako Gradua

AZTI (Pasaia)

5

METALGEN-Metodologia ez-inbaditzaileak prest jartzea, frisiar arrazako esnetarako behiengan mikrobiomaren, elikaduraren efizientziaren eta metano igorpenaren artean dagoen erlazioa aztertzeko.

Albaitaritzako Gradua;

Biokimikako Gradua;

Ingurumen Zientzietako Gradua

Biologiako Gradua;

Ingeniaritza eta Zientzia Agronomikoko Gradua

NEIKER (Arkauti)

6

Labore estentsiboetako eta mahastietako izurre eta gaixotasunen kontrol agroekologikoa

Ingurumen Zientzietako Gradua

Biologiako Gradua;

Ingeniaritza eta Zientzia Agronomikoko Gradua

Ingeniaritza Agronomikoko Gradua

NEIKER (Arkauti)

7

Antibiotikoen erabileraren arrazionalizazioa espezie produktiboetan

Biologiako Gradua;

Biokimikako Gradua;

Bioteknologiako Gradua;

Farmaziako Gradua;

Albaitaritzako Gradua;

Ingeniaritza eta Zientzia Agronomikoko Gradua

NEIKER (Derio)

8

Etorkizuna ziurra ez dela eta, EAEn Intsinis pinuaren produktibitatea hobetzeko baliagarria den aldaketa genetiko eta epigenetiko baliagarria

Biologiako Gradua;

Biokimikako Gradua;

Bioteknologiako Gradua;

Genetikako Gradua;

Ingeniaritza eta Zientzia Agronomikoko Gradua

Basogintza Ingeniaritzako Gradua

NEIKER (Arkauti)

9

Hobekuntza Molekularreko Ereduen garapena Hobekuntza Genetikoko programa klasikoak azkartzeko

Biologiako Gradua;

Biokimikako Gradua;

Bioteknologiako Gradua;

Genetikako Gradua;

Ingeniaritza eta Zientzia Agronomikoko Gradua

NEIKER (Arkauti)

 

 

 

 

 

10

Hiltegiko hainbat espezietatik datorren okelaren trazabilitatea, autentikotasuna eta kalitatea proteomika eta lipidomikako tekinen bitartez

Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua

Biologiako Gradua;

Biokimikako Gradua;

Bioteknologiako Gradua;

Farmaziako Gradua;

Kimikako Gradua

EHU/UPV, Lascaray Ikerketa Zentroa (Vitoria-Gasteiz)

11

Itsasoko hondakinen balorizazioa

Bioteknologiako Gradua;

Ingeniaritza Kimikoko Gradua;

Industriako Ingeniaritza Kimikoko Gradua;

Kimikako Gradua;

Nekazaritza Ingeniaritzako Gradua;

Ingurumen Zientzietako Gradua

EHU/UPV, Gipuzkoako Ingeniaritzako Eskola (Donostia)

12

AGROCOL-nekazaritzako eta industriako hondakinen balorizazioa, kolagenoan oinarritutako produktu biodegradagarriak fabrikatzeko

Bioteknologiako Gradua;

Ingeniaritza Kimikoko Gradua;

Industriako Ingeniaritza Kimikoko Gradua;

Kimikako Gradua;

Biokimikako Gradua

EHU/UPV, Gipuzkoako Ingeniaritzako Eskola (Donostia)

  

2. TEKNOLOGOEN PRESTAKUNTZARAKO LAGUNTZAK

Iraupena: 2 urte 

Zk.

PROIEKTUAREN IZENBURUA

ESKATUTAKO TITULAZIOAK

HELMUGAKO ZENTROA

1

Mikroegituraren eragina Nutrizio profil hobetua duten produktuen pertzepzio sentsorialean

Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua

Gastronomiako eta Sukaldaritza Tekniketako Gradua

Farmaziako Gradua;

Kimikako Gradua;

Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua;

AZTI (Derio)

2

Euskal arrantza ontziak PPC berrira egokitzearekin zerikusia duten alderdi teknologikoak, bereziki nahi ez diren harrapakinak (bazterkinak) murriztearekin lotuta

Itsas Zientzietako Gradua;

Biologiako Gradua;

Ingurumen Zientzietako Gradua

Industri Ingeniaritza

AZTI (Sukarrieta)

3

Espezie berriak Long Linen

Itsas Zientzietako Gradua;

Biologiako Gradua

AZTI (Pasaia)

4

Abereen elikadurari lotutako neurri berritzaileen ezarpena, produktuen iraunkortasuna eta kalitatea hobetzera bideratuta.

Albaitaritzako Gradua;

Ingeniaritza eta Zientzia Agronomikoko Gradua

Nekazaritza Ingeniaritzako Gradua;

Biologiako Gradua;

Ingurumen Zientzietako Gradua

Biokimikako Gradua

NEIKER (Arkauti)

5

Nekazaritzako eta abeltzaintzako berotegi efektuko gasen igorpenen modelizazioa

Ingeniaritza eta Zientzia Agronomikoko Gradua

Biologiako Gradua;

Ingurumen Zientzietako Gradua

Mendi Ingeniaritzako Gradua;

Ingeniaritza Informatikoko Gradua;

Matematikako Gradua;

NEIKER (Derio)

6

Barazkien gaixotasunen kontrol ekologikoa berotegietako labore intentsiboetan

Biologiako Gradua;

Ingurumen Zientzietako Gradua

Ingeniaritza eta Zientzia Agronomikoko Gradua

Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Gradua;

Basogintzaren eta Natur Ingurunearen Ingeniaritzako Gradua;

Bioteknologiako Gradua;

Ingurumen Biologiako Gradua;

Biokimikako Gradua

 

NEIKER (Derio)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

7

Esnetarako behi aziendaren osasungintzaren hobekuntza

Biologiako Gradua;

Biokimikako Gradua;

Bioteknologiako Gradua;

Farmaziako Gradua;

Albaitaritzako Gradua

NEIKER (Derio)

 

 

 

8

Labore hidroponikoen ingurumeneko eraginaren murrizketa, ongarri organikoen erabiliz

Biologiako Gradua;

Zientzia Esperimentaletako Gradua

Biokimikako Gradua;

Kimikako Gradua;

Bioteknologiako Gradua;

Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua

NEIKER (Derio)

9

Elikagai berrien diseinua eta garapena

Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua

Gastronomiako eta Sukaldaritza Tekniketako Gradua

LEARTIKER (Markina)

10

Oreinaren eta beste ehiza-espezie batzuen okelaren kalitate nutrizionalaren ebaluazioa

Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua;

Biologiako Gradua;

Kimikako Gradua;

Biokimikako Gradua;

Farmaziako Gradua;

Bioteknologiako Gradua;

Ingeniaritza eta Zientzia Agronomikoko Gradua

EHU/UPV, Lascaray Ikerketa Zentroa (Vitoria-Gasteiz)

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    Ayudas 1,5 M€ para financiar becas para jóvenes investigadores y tecnólogos del sector agropesquero y alimentario https://t.co/co3Tdy6ZUY

  • @Open_Govern
    2017.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    1,5M€ baino +, nekazaritza/arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreetako gazte ikertzaileen bekak finantzatzeko https://t.co/m2RMYZX2XQ

  • @Transparent_Red
    2017.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    Ayudas 1,5 M€ para financiar becas para jóvenes investigadores y tecnólogos del sector agropesquero y alimentario https://t.co/P5QYpewwrZ

  • @Transparent_Red
    2017.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    1,5M€ baino +, nekazaritza/arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreetako gazte ikertzaileen bekak finantzatzeko https://t.co/W3defakjER

Komunikabideek behera kargatzeko