Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko aurrekontu orokorren proiektua 11.486 milioi eurokoa da

2017.eko urriak 24

Azpiazu sailburuak oposizioko alderdien erantzukizuna eskatzen du akordio “ahalik eta zabalenera” iristeko

Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren Proiektua onartu du gaur Gobernu Kontseiluak. Aurrekontuaren zenbatekoa 11.486,4 milioi eurokoa da. Beraz, aurrekontua 2017koa baino % 3,9 handiagoa da, 426,7 milioi euro gehiago ditu-eta. Horrela azaldu du gaur Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburual Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan.

Adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak inoiz izan duen aurrekonturik handiena da, eta kontsolidazio fiskaleko agertokiaren esparruan planteatzen da, 2020. urtean zero defizitera eta BPGaren % 13tik beherako zor-mailara iristeko helburuarekin. Izan ere, zorraren amortizaziorik gabe eta “Y”-aren efektuarekin, 290,4 milioi euroko aurrekontu-igoera ikus daiteke, hots, % 2,9ko hazkundea joan den urtekoaren aldean. Astelehenean, urriaren 30ean, erregistratuko da Eusko Legebiltzarrean.

Sailburuak oposizioko alderdien erantzukizuna eskatzen du akordio batera iristeko, "ahalik eta zabalena", herritarrentzat “positiboak” diren aurrekontu batzuen inguruan, politika publikoak bermatu eta jarduera ekonomikoa eta enplegua bultzatzen baititu. Azpiazuk ziurtatu duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du aurreikusita Kontuak luzatzeko aukera. 

BIDAIA QUEBECERA

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak astelehen honetan Iñigo Urkullu Lehendakariak Quebecera egingo duen bidaia ofizialaren berri eman du. Berarekin batera Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailburua eta Marian Elorza Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak izango dira. Lehendakariak. Lehendakariak Montreal, Quebec eta Ottawa hiriak bisitatuko ditu, eta harreman politikoak, historikoak eta kulturalak estutuko ditu. Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak bilerak egingo ditu Quebeceko agintari eta erakundeekin, baita enpresen, hezkuntzaren eta kulturaren munduarekin eta euskal kolektibitatearekin ere. 

Quebec lehentasuneko bazkidea da Euskadi-Basque Country 2020 nazioartekotzeko esparru estrategiaren barruan. 

2017-10-24 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak