Berriak Lehendakaritza
Eu

Fabrikazio Aurreratuaren eta Makina-erreminten Kongresua inauguratu du Lehendakariak

2017.eko urriak 25
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia lagun zuela, Fabrikazio Aurreratuaren eta Makina-erreminten 21CMH Kongresua inauguratu du Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan. Foro horretan, fabrikazio aurreratuko aktiboen sare konektatu baten sorkuntza, edo Digital Innovation Hub, iragarri du Lehendakariak, helburutzat duena euskal industri ehun osoari fabrikazio aurreratuaren gaitasun zientifiko/teknologikoetarako sarbide eraginkorra eskaintzea, “aldaketa laugarren iraultza industrialera bultzatzen duena”.

Eusko Jaurlaritzak enpresen digitalizazioarekin hartua duen konpromisoa azpimarratu du Lehendakariak, berrikuntzarekin batera Industria Plana 2020aren oinarri, azaldu duenez. Hala, gogora ekarri du astearte honetan bertan Gobernu Kontseiluak 2018rako Aurrekontuen aurreproiektua onartu duela, kontuan hartuta aurrekontu hori lantzean lehentasuna eman zaiela berrikuntzari eta garapenari 433 milioi euroko ekarpenarekin. Exekutiboak gai honetan inbertsioa % 1,5 urtero gehitzeko konpromisoari eusten dio, eta horrek esan nahi du 1.750 milioi euro inbertituko direla lau urtetan.

Industria 4.0, digitalizazioa edo lean manufacturing izango dira gogoetarako gaietako batzuk Fabrikazio Aurreratuaren eta Makina-erreminten 21. Kongresuan. Bertan parte hartzen dutenek aukera izango dute fabrikazio aurreratuaren sektoreko berrikuntza eta joera nagusiak ezagutzeko, betiere ikuspegi global batetik: ikuspegi zientifiko/teknikoa, beste ikuspegi batzuen osagarri, digitalizazioarena, prozesuetako berrikuntzarena edo talentuaren kudeaketarena, besteren artean.

Kongresuaren xedea da industria aurreratuaren eremuan interes eta gaurkotasun handiena duten gaiei buruz eztabaidatzea. Hitzaldien, aurkezpenen, eztabaiden eta beste formatu batzuen bitartez, arlo hauetako joera nagusietan sakonduko da: makinen eta beren osagaien diseinua, fabrikazio eta mekanizatuko prozesuak, automatizazioa eta robotika, ebakitzeko erremintak eta fabrikazio gehigarria.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak