Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiko I. Nazioarteko Arkitektura Bienala inauguratu du Lehendakariak

2017.eko azaroak 06
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Arkitekturak Euskadiren eraldaketan betetzen duen zeregin erabakigarria nabarmendu du eta nazioarteko dimentsio handiagoa ematearen alde egin du apustu

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Ingurumena, Lurraldearen Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriola lagun zuela, Euskadiko I. Nazioarteko Arkitektura Bienala inauguratu du Donostiako Miramar jauregian. Arkitekturak eta hirigintzak Euskadiren eraldaketan betetzen duten zeregin erabakigarria nabarmendu du Lehendakariak, eta nazioarteko dimentsio handiagoa ematea azpimarratu du erronka gisa.

Hori da, hain zuzen ere, Mugak-en helburuetako bat, ezagutza profesionalaren, sormenaren, artearen, pentsamenduaren eta komunikazioaren “elkargunea” izatea, Lehendakariak berak azaldu duenez. Gainera, arkitekturak bizikidetza orekatu eta armoniatsu baten bilaketan betetzen duen zereginaren garrantzia nabarmendu du Urkulluk, "gizartearen kohesioaren" bilaketan, azken finean. Hala ziurtatu du inaugurazioko ekitaldian.

Bienala hiru hilabetez luzatuko bada ere, gaurko ekitaldia izan da Mugaken inaugurazioko astearen abiaburua: azaroaren 7tik 10era, urtarrilaren 31ra arte planifikatutako 115 jardueretako asko bilduko ditu erakusketen, hitzaldien, lantegien eta mahai-inguruen artean. Programaren barruan, ekitaldi nabarmenetako baten protagonista RCR Arquitectes estudioa da, aurtengo Pritzker sariduna, arkitekturaren eremuan munduan den saririk handiena. RCR Arquitectes ‘Sormen partekatua’ bere erakusketarekin etorri da Donostiara. Inaugurazioko ekitaldi honek 10 erakusketa aldi berean irekitzeko ere balio izan du, Bienalaren egoitza nagusian, Miramar jauregian, antolatuak.

Arkitekturarekiko grina herritar guztiei helaraztea da Mugaken asmoa. Horregatik, azarotik urtarrilera hedatuko dira jarduerak hiriko hamabost lekutan zehar. Miramar jauregian ez ezik, leku hauetan ere izango dira erakusketak eta ekitaldiak: Tabakalera, Koldo Mitxelena, San Telmo Museoa, Santa Teresa komentua, Euskal Herriko Arkitektura Goi Eskola Tekniko (ETSA-EHU), Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala (COAVN), Museum Cemento Rezola, Habic klusterrak Tabakaleran duen espazioa.

Ingurumena, Lurraldearen Plangintza eta Etxebizitza Sailak bultzatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren partaidetzarekin sortu da Bienala. 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mirenepalacios
    2017.eko azaroak 07

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari inaugura la I Bienal Internacional de #Arquitectura de #Euskadi https://t.co/cuERiUsnpF

  • ana
    2017.eko azaroak 06

    pues me alegro mucho animo , si he tenido reconocimiento medico , mientras Javier estaba sufriendo y sin luz @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak