Eu

Beatriz Artolazabalek enpresa eta erakunde ekonomikoak hirugarren gizarte-sektorearekiko lankidetza handiagoa egitera animatzen ditu

2017.eko azaroak 22
  • Guggenheim Museoan EDP Solidaria Fundazioaren 2017ko proiektu hautatuak aurkeztu dira
  • Portugalgo multinazional energetikoaren fundazioak Bizkaiko Elizbarrutiko Caritasen lana nabarmendu du

 

Bilbo 17 11 22    

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur arratsaldean, euskal enpresa eta erakunde ekonomikoak “hirugarren gizarte-sektorearekiko lankidetza eta konpromiso handiagoa hartzera animatu ditu, eta horrek eragina izango du gizarte aurreratuagoan eta konprometituagoan. Artolazabalek Guggenheim Museoan EDP Solidaria Fundazioaren 2017ko proiektu hautatuen aurkezpenean parte hartu du.

 Manuel Menéndez EDP Fundazioko presidenteak, gaur arratsaldean, EDP Solidaria 2017ko proiektu hautatuak aurkeztu ditu:  Asociación Nuevo Futuro Madrid, Coordinadora Nacional de Artritis, Fundación Balia por la Infancia, Asociación Internacional Teléfono de la Esperanza, Bilboko Elizbarrutiko Cáritas, Asociación Amigos contra la Droga,  Aldeas Infantiles SOS Galicia,  Asociación Asperger Madrid, eta Fundación Acción contra el Hambre.

 Ekitaldia Bilboko Guggenheim Museoko Entzungelan izan da, eta, bertan, honako elkarte hauei ere esker ona adierazi zaie beren ekimenagatik: Apostólicas CJ Comunidad de Obras Sociales, Asociación Servicios Capuchi, Coopera. Desarrollo Aragón, Fundación Ayuda en Acción,  Fundación Síndrome de Down Madrid, Afesa/Feafes, Asturias, Fundación de Solidaridad Amaranta, Fundación Síndrome de Down Cantabria, Asociación de Familias de Niños con Cáncer “Galbán” eta Asociación Ginkgo Biloba Madrid

 “Eusko Jaurlaritzak Gizarte Zerbitzuak Ongizate Estatuko laugarren oinarritzat jotzen du, Hezkuntzarekin, Osasunarekin eta Pentsioen sistemarekin batera; eremu horiek horien finkapena aitortu eta bermatzeko araudi-esparruan kokatzen doaz.  Gaur, EDPk, bere fundazioaren eta “EDP Solidario” programaren bidez, zuzenean bultzatzen ditu Hirugarren Gizarte Sektoreko erakundeek egiten dituzten pertsona ahulenei zuzendutako zenbait ekimen", esan du Artolazabal sailburuak.

 “Atseginez ikusten dugu, fundazioen, partaidetza eta zuzeneko laguntzen bidez, gero eta gehiago direla zeregin sozialarekin konprometituta dauden enpresa eta sozietateak. Gizarte-konpromiso hori nahi dugun Euskadiren eta Europaren oinarria da: solidarioak, aurreratuak, jasangarriak, sozialki bidezkoak eta pertsona guztientzat aukerak dituztenak. EDP Fundazioak ditu gakoak”, esan du sailburuak.

 Artolazabalek nabarmendu du “gaur aurkeztu diren eta estatu osoan sustatzen diren proiektu guztiek bereiztekoak izateko nahikoa meritu dutela.   Pertsonalki, guri dagokigunez, Bizkaiko Elizbarrutiko Caritasen lana nabarmendu nahi dut, aintzat hartuta erakundeak lurralde honetan eta Euskadi osoan lan goraipagarria egiten duela".

 Artolazabalek Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektorea aktibo eta potentetzat jo du. “Eusko Jaurlaritzatik zuzenean egiten dugu lan eta lankidetzan gabiltza elkarte eta kolektibo hauekin, eta etengabean gaude hizketan Elkarrizketa Zibileko Mahaiaren bidez. Hori dela eta, positiboa da enpresa-eragileak zeregin horietan inplikatzea eta parte hartzea, EDP gaur egiten ari den bezala”.

 Artolazabalek esan du “gizarte aurreratu batek gizarte-eskubideak errealitate bilakatuko dituzten formulak bilatu behar dituela, herritar guztiei, bereizketarik gabe, bizi-baldintza duinak izateko beharrezko baliabideetara sarbidea dutela bermatzen dietenak. Gure gizarte-babes sistema sendoa da”.

 “Gizarte Zerbitzuen Legea garatzen ari gara, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Zorro Dekretuaren eta Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoaren beharrezko onespenarekin; horiek euskal herritarren gizarte-zerbitzuetarako eskubide subjektiboa islatuko dute. Administrazioan gure zereginetan aurrera egiten ari gara. Besteak beste, EDP Fundazioak sustapen solidario honekin hasitako ekimenaren bidez, enpresa-mundua ere inplikatu egiten da”, esan die Artolazabal sailburuak EDP Fundazioko zuzendariei.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Manuél Menéndez, Iñigo Pombo, Teresa Laespada.