Berriak Lehendakaritza
Eu

Indarkeria egoerei aurre egiten dioten emakumeen ahotsa entzuteko beharra gogoratu du Emakundek

2017.eko azaroak 24
  • Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna, azaroaren 25a dela eta, antolatu diren mobilizazioetan parte hartzeko eta puntu lilaren erabilera egiteko deia luzatu du
  • Izaskun Landaidak gogoratu du gizarte osoak gai honetan duen erantzukizuna eta beharrezkoa dela denen inplikazioa giza eskubideak urratzen dituen arazo honen aurrean

 

Emakundek/Emakumearen Euskal Erakundeak. Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren bezperan, indarkeria sexistaren ondorioz erailak izan diren emakumeak gogoratu ditu eta bere laguntza eta babesa eskaini die beraien senitarteko eta inguruko pertsonei. Honekin batera, Emakundek bereziki aipatu ditu indarkeria egoerei aurre egiten dioten emakumeak eta hauen ahotsa entzuteko beharra azpimarratu du, haiei sinesgarritasuna emateaz gain. Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, adierazi du “indarkeria egoeretatik irten diren emakumeen testigantzak oso garrantzitsuak dira giza eskubideen kontrako urraketa hau sufritzen ari diren beste emakume askorentzat”.

Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, adierazi du arazo larri eta estruktural honen “izeberg-aren punta” direla ezagutzen ditugun kasuak, hainbat ez baitira ezagutzen. Gizarteko pertsona guztiek dugu ardura, esan du Landaidak, emakume hauentzako egoera eta baldintza onenak sortzeko.

Emakundeko zuzendariak gogoratu du indarkeria emakume eta gizonen berdintasun ezaren adierazpenik lazgarriena dela eta  zentzu honetan, berdintasun politikak aldarrikatu ditu emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzeko tresna modura.

Emakundek gizarte osoari dei egiten dio bihar, azaroak 25ean, Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, emakumeen kontrako indarkeriaren gaitzespen publikoa egin dezan, hiri eta herri ezberdinetan antolatu diren mobilizazioetan parte hartuz edota emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa bihurtu den puntu lila erakutsiz (Hemen jaitsi daiteke puntu lila). Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa.

Emakunderen iritziz, pertsona guztiek egin dezakete zerbait eguneroko keinu eta erabakiekin emakumeek indarkeriarik gabe bizitzeko benetako eskubidea izan dezaten.  Zentzu honetan, goraipatu nahi du pertsona eta entitate askok egunero egiten duten lana eta erakusten duten jarrera aktiboa.

Izaskun Landaidak bihar parte hartuko du mugimendu feministak Bilbon deitutako manifestazioan.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Lurraldea_Eus
    2017.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Indarkeria egoerei aurre egiten dioten emakumeen ahotsa entzuteko beharra gogoratu du @emakundEJGV-k ➡︎ https://t.co/Mh2GAMBNvt

  • @EkainPayan
    2017.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Indarkeria egoerei aurre egiten dioten emakumeen ahotsa entzuteko beharra gogoratu du @emakundEJGV-k ➡︎ https://t.co/Mh2GAMBNvt