Berriak Lehendakaritza
Eu

Basque Country 2020 Estrategia gaurkotzearen ondorioak

2018.eko urtarrilak 25

IX. Gobernu Planaren arabera (2016-2020), Euskadiko berpizte ekonomikoa eta enplegua lau zutabeetan oinarritzen da, eta horietariko bat da, hain zuzen, nazioartekotzea.

Basque Country 2020 Estrategia garai berrietara egokitu da, gaurkotze-prozesu baten bidez.

Nazioartekotze-ekosistemako eragile desberdinen partaidetza eta haiei egindako kontsulta izan dira gaurkotze-prozesu horren ardatz nagusia. Gainera, euskal herritarrei ere zabaldu zaie prozesua IREKIA plataformaren bitartez, non haien ekarpenak jasotzen baitira. Orobat, gizartearen ikuspuntua prozesuan sartzea ziurtatu da, Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea eginez.

Ildo horretan, oraindik ere estrategiaren pisu handiena duten arloak hauek dira: erakundeen kanpoko ekintza, enpresak nazioartekotzea, kultura, turismoa eta garapenerako lankidetza. Hala ere, beste arlo batzuen pisua ere handitzeko asmoa dago estrategia horren barruan. 

Eusko Jaurlaritzaren ikuspegia eta konpromisoak dira Basque Country 2020 Estrategiaren gaurkotzearen abiapuntua (XI. Legegintzaldiko Gobernu Programan definitu dira konpromiso horiek).

Nazioartekotzeko bektore komunei eusten zaie, funtsean, eta konpromiso berri bat gehitzen zaie: 2030 Agendan definitutako erronka globalak ebazten laguntzeko eta, benetako bokazioa hobeto agertze aldera, zenbait bektore berriz izendatzeko konpromisoa. Bestalde,  27 jarduera-eremu tematiko egongo dira: lehendik zeuden batzuk hedatuko dira eta beste berri batzuk sartuko dira, nazioartekotzeko ahalmena dutelako eta haietan jarduera bereizgarriren bat egin delako.

Hala, bada, Basque Country 2020 Estrategia abian jartzeak nazioartekotzean sakontzea dakar berarekin batera, ekintza egituratua eta sistematikoa den heinean, zeina zabaldu behar baita definitutako eremu tematikoetan plan sektorialak definituz eta onartuz. Haiek, halaber, ekintza‑lerroetan eta monorizatu daitezkeen eta emaitzak dakartzan jardueretan zehaztu behar dira.

Joan den legegintzaldian, nazioartekotzeko bi plan sektorial onartu eta gauzatu ziren Basque Country 2010 Estrategiaren, Kanpo Ekintzako Planaren eta Enpresak Nazioartekotzeko Planaren babespean. Legegintzaldi honetarako kanpoko proiekzioa sektore askotarako aurreikusten da, non Basque Country 2020 Estrategiaren babespean onartutako plan sektorialen kopurua zabaldu ahalko baita.

Hauen artean, 2018-2020 Kanpo Harremanetarako Plana, zeinaren misioa Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremanak programatu, bultzatu eta koordinatzea den. Euskadiri, Europaren proiektua eraikitzen, espazio propioa duen eragile global baten lekua emateko, eta euskal interesak munduan sustatzeko. Horretarako, Euskadiren erakunde ordezkaria izango da eta itun estrategikoak egingo ditu nazioarteko eragileekin, atzerriko euskal komunitatearekiko harremanak estutuko ditu, eta Euskal gizarteak 2030 Agendarekin duen konpromisoa proiektatuko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko