Eu

Eusko Jaurlaritzaren “Nire Ordainketa” izeneko doako online zerbitzua euskal administrazioei ordainketak egiteko tresna gisa finkatu da

2018.eko urtarrilak 14
  • 2017. urtean, plataforma horren bitartez egindako ordainketen kopuruak % 21eko igoera izan du. Euskal herritarrek 427.299 likidazio egin dituzte, 93.310.011,29 euroko guztizko zenbateko batez. 2016. urtean baino ia 18 milioi euro gehiago izan dira.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak zenbateko handiagoa erregistratu du exekuzioekin, baina transakzio gehienak Euskal Administrazio Publikoarekiko izapideei lotutakoak izan dira: trafikoko isunak eta tasak, Bizilagunizeneko etxebizitza-alokairuko programa eta Euskadiko hizkuntza-eskola ofizialetako matrikulak
  • Herritarrek atxikita dauden 190 administrazio publikoei dagozkien ordainketak egin ditzakete, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan. Edozein lekutatik eta edozein gailutatik, era guztiz seguruan

Herritarrek atxikita dauden euskal administrazio publikoekin egin behar dituzten izapideak online, era seguruan eta doan ordaintzeko “Nire ordainketa” pasabidearen erabilerak % 20tik gorako igoera izan du 2017an. Azken 12 hilabeteetan, aurreko urtean baino 73.126 ordainketa gehiago izapidetu dira. Guztira, 2017ko zenbatekoa 93.310.011,29 euro izan da, hau da, 2016an baino 17.831.492,28 euro gehiago.

(*)

Erabilerak, halaber, gora egin du administrazio publikoen kopuruari zein ordainketa-plataforma horri atxikitako banku-erakundeen kopuruari dagokionez. Gaur egun, 190 erakunde publiko eta 10 banku-erakunde daude atxikita.

2017. urtean, “Nire ordainketa”zerbitzuak likidazio kopuru handiagoa izapidetu du Euskadiko Administrazio Orokorrean: 202.281 ordainketa guztira (17.663.592,19 euro).Ordainketa gehienak trafikoko tasak eta isunak ordaintzeko egin dira. Azpimarratu beharrekoak dira, halaber, Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza-alokairuko Bizilagun zerbitzuari lotutako fidantzen gordailuen likidazioak eta Euskadiko hizkuntza-eskola ofizialetan egindako matrikulazioak.

(*)

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak erregistratu du zenbatekorik handiena 2017an egindako izapideetan: 36.238.412,92 euro guztira.

(*)

ATXIKITAKO ERAKUNDEAK ETA BANKU-ERAKUNDEAK

Gaur egun, 190 erakunde publiko daude atxikita Eusko Jaurlaritzak bultzatutako plataforma honi:

  • Euskal Administrazio Publikoa: 8 erakunde igorle ditu (horien artean, HAEE, Kontsumobide, Lanbide, Osalan eta Eustat)
  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Gipuzkoako Foru Aldundia: 2 erakunde igorle ditu (Foru Aldundia bera eta Lurraldebus)
  • Arabako Foru Aldundia: 3 erakunde igorle ditu (Foru Aldundia bera, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea eta Gazteriaren Foru Institutua)
  • Bizkaiko toki-erakundeak: 37 erakunde igorle dira guztira (haien artean, Bermeo, Erandio, Barakaldo, Getxo, Lekeitio eta Sopelako udalak)
  • Gipuzkoako toki-erakundeak: 98 erakunde igorle dira guztira (haien artean, Beasain, Arrasate, Getaria, Idiazabal eta Urnietako udalak)
  • Arabako toki-erakundeak: 25 erakunde igorle dira guztira (haien artean, Asparrena, Eltziego, Laudio eta Zigoitiko udalak)
  • Beste erakunde batzuk: 16 erakunde igorle dira guztira (haien artean, Uraren Euskal Agentzia, Itzarri, Eusko Legebiltzarra, Euskal Herriko Unibertsitatea –UPV/EHU–, Osakidetza eta Etxepare Euskal Institutua)

Euskadiko hamar finantza-erakunde nagusiak ordainketa-pasabideari atxikita daude, eta ordainketa guztiak haien bitartez egiten dira: Kutxabank, Caixabank, BBVA, Bankia, Banco Popular, Laboral Kutxa, Banco Santander, Sabadell Guipuzcoano, Bankoa Crédit Agricole eta Caja Rural de Navarra. 2017. urtean, ordainketa gehienak Kutxabank erakundearen bitartez egin dira: guztira 166.122 likidazio egin dira, eta guztizko zenbatekoa 42.815.584,07 euro izan da.

Erakunde horietako bezeroak ez diren pertsonek Visa, Mastercard eta Maestro txartelen bidez egiten dituzte ordainketak.

24 ORDU, 365 EGUN

Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu hau 2000. urtean sortu zen, eta ordainketa-plataforma aitzindaria izan zen orduan Estatuan. Eusko Jaurlaritzak 2017an mugikorrera eta tabletera egokituta abian jarri duen diseinuari esker (“Responsive Design”), “Nire ordainketa”edozein gailutan, edozein ordutan eta edozein lekutatik erabil daiteke gaur egun.

“Nire ordainketa”zerbitzua administrazio elektronikoa bultzatzeko beste urrats bat da, eta zerbitzu publikoa modernizatzen du, herritarrei erantzun eraginkor bat emateko eta izapideak ezein leihatilatara joan behar izan gabe ordaintzeko aukera emateko.  

(*) oharra osoa, hementxe

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @manycomics
    2018.eko urtarrilak 15

    Comentario de Twitter:
    El servicio online gratuito del Gobierno Vasco, “Mi Pago”, se consolida como herramienta para el abono de pagos ... https://t.co/kKYWDnmvVY

Ekitaldiko kargudunak