Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Eusko Jaurlaritzak bat egingo du Haurraren Eskubideei buruzko Konbentzioaren 20. urteurrenaren munduko konmemorazioarekin

2009.eko azaroak 17

  

  • Gizarte gaietako sailburuordeak "Haur guztiek jaiotzetik dituzte eskubideak eta betebeharrak, eurek ez badakite ere" deritzon kanpaina aurkeztu du.

 

  • Fernando Fantova: "2002tik 2009ko urrira bitarte familia eta lana bateragarri egiteko Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak emandako laguntzen guztizko zenbatekoa 108,02 milioi euro izan dira".

 

Gizarte Gaietako sailburuorde Fernando Fantova jaunak "HAUR GUZTIEK JAIOTZETIK DITUZTE ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK, EUREK EZ BADAKITE ERE" deritzon kanpaina aurkeztu du Gasteizen, Nazio Batuen Erakundeak Haurraren Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioa onartu zuen 20. urteurrena izango baita azaroaren 20a.

Diziplina anitzeko kanpaina horren plangintza eta garapenean Eusko Jaurlaritzaren lau Sailek parte hartu dute (Justizia eta Herri Administrazio Saila, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Kultura Saila eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila). Kanpaina horren aurrekontua 80.000 euro da.

1989an Haurraren Eskubideei buruzko Konbentzioa onartzearen ondorioz, haurrak juridikoki babes daitezkeen eskubideen subjektutzat aitortu ziren, eta horri esker, haurren funtsezko giza duintasunaz gain, horien babesa, erabateko garapen fisiko eta mentala eta gizarte-bizitzako partaidetza bermatzeko premia ere indartu ahal izan dira.

Fernando Fantova sailburuak munduko haurrek hainbat arrisku eta gabezia izan ditzaketela ohartarazi du, ez soilik garatu gabeko herrialdeetan, herrialde industrializatuetan ere bai, eta "hainbat arazotan ikus daitezke arrisku eta gabezia horiek, hala nola, indarkeria, sexu-esplotazioa eta sexu-abusua, eskola-jazarpena, droga-kontsumoa, edota esate baterako, komunikabideetako, interneteko eta aisialdiko eduki kaltegarriei dagokienez haurrek duten babesgabetasuna".

Gizarte Gaietako sailburuordearen hitzetan, arrisku horiei aurre egiteko, haurren eta gazteen ongizatea sustatzeko modu onena haurrak berak "beren eskubide eta betebeharren partaide egitea" da.

Fantovaren aburuz, garapen sozioekonomikoari datxezkion fenomenoak direla-eta (hezkuntza-eskakizuna, lehiakortasuna, emakumea lan-merkatuan sartzea, seme-alaben hazkuntzan elkarren arteko erantzukizuneko jarraibide eta balio integratuak, eta abar), gaur egun seme edo alaba bat izateak konpromiso eta uko maila handiak eskatzen ditu. "Esparru publikorik, gobernuei dagokigu oztopo horiek ezabatzen eta gurasoen eta seme-alaben arteko beharrezko harremana hobetzen lagunduko duten neurriak sortzea".

Familientzako laguntzak

Eusko Jaurlaritzak seme-alabak dituzten familiei ematen dizkien laguntzak aipatu ditu sailburuordeak, zehazki, familia-bizitza lan-arloko bizitzarekin bateragarri egiteko laguntzak. "2002tik 2009ko urrira bitarte familia-bizitza eta lan-arloko bizitza bateragarri egiteko Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak emandako laguntzen guztizko zenbatekoa 108,02 milioi euro izan ziren". Sailak 2002az geroztik familiei zuzendutako laguntzen % 36,5 da zenbateko hori (294,8 milioi euro)".

2008an Bateragarri Egiteko 27.000 eskabide aurkeztu ziren, eta horrek 11,35 milioi euro ordaintzea eragin zuen. 2009an, orain arte ia 36.000 eskabide egin dira, hots, 14,4 milioi euroko gastua. Eskabide horietako 30.000 inguru haurrak zaintzeko Lanaldi-laburtzeetara bideratu dira (11,32 milioi euro), eta gainerakoak, hots, 6.000 inguru, Eszedentziagatiko eskabideak izan dira (3,09 milioi euro).

Azkenik, familia-bizitza lan-arloko bizitzarekin bateragarri egiteko gaur egun ditugun baldintzak hobetzeko jomuga izango duen dekretu bat egingo dela adierazi du Fernando Fantovak. Eszedentziagatiko eta Lanaldi-laburtzeagatiko zenbatekoak bi sexuetan berdintzea neurri horren barnean hartuko litzateke, eta baita bi horiek handiagotzea ere. Era berean, laguntza horiek jasotzeko eskubidea ematen duen adina handiagotzeko aukera berrikusiko da (6 urtetik 8 urtera aldatuko litzateke), eta baita zerbitzu eta programa berriak abian jartzeko aukera ere.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Viceconsejero de Asuntos Sociales