Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

2011ko Aurrekontuak onartu ditu Eusko Legebiltzarrak

2010.eko abenduak 23

Aurrekontu zorrotzak dira, ekonomia-jarduera eta enplegua bultzatzeko helburuarekin, berrikuntzan eta prestakuntzan oinarritzen direnak

Aurrekontu Orokorrak hiru helburu nagusi dituzte: aurrera egitea zerga sendotzeko ahaleginean, lehiakortasun ekonomikoa handitzea produktibitatea hobetuz, eta Ongizatearen Estatuaren egungo zerbitzu eta prestazioen mailari eustea.

PSEk eta PPk aldeko botoa eman diote egitasmoari, EAJk abstentzioaren alde egin du eta gainontzeko taldeek (Aralar, EA, EB eta UPyD) aurka bozkatu dute.

Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak 2011ko Aurrekontuak onartu egin ditu gaur goizean, PSE eta PPko aldeko botoei eta EAJren abstentzioari esker. Gainontzeko taldeek (Aralar, EA, EB eta UPyD) kontrako botoa eman dute.

Patxi Lopezen Gobernuak aurrera ateratako bigarren Aurrekontuak dira gaurkoak.
EAEko Aurrekontua 10.549 milioi eurokoa da, iaz baino % 2,3 gehiago.

Euskal Autonomia Erkidegoaren 2011rako Aurrekontu Orokorrak krisitik ateratzen laguntzeko diseinatu dira, eta hiru helburu nagusi dituzte: aurrera egitea zerga sendotzeko ahaleginean, lehiakortasun ekonomikoa handitzea produktibitatea hobetuz, eta Ongizatearen Estatuaren egungo zerbitzu eta prestazioen mailari eustea.

Aurrekontu zorrotzak dira, ekonomia-jarduera eta enplegua bultzatzeko helburuarekin, berrikuntzan eta prestakuntzan oinarritzen direnak.

https://www.irekia.euskadi.net/eu/sadmin/news/3685

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)