Eu

Uruguayko Gobernuaren gizarte-politiketarako ordezkaritzak interesa erakutsi du Bilbon Euskadiko “betiON” telelaguntza zerbitzuaren inguruan

2018.eko urtarrilak 30
  • Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak eta Emilio Sola  Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak 45 mila pertsona inguru zuzenean onuradun dituen ekimena azaldu dute

 

Bilbo 18 01 30

Uruguayko Gobernuko Gizarte Garapenerako Ministerioko (MIDES) ordezkaritza, egunotan, Euskadi bisitatzen ari da, desgaitasunaren eta mendekotasunaren inguruko euskal baliabideak ezagutzeko. Gaur goizean, betiON, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak ematen duen telelaguntzako zerbitzu publikoaren egoitza bisitatu du.

 Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak eta Emilio Sola  Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak zerbitzu pertsonalizatua eta soziosanitarioa emateko adingabeentzako euskal arreta-zerbitzuaren berezitasunak azaldu dituzte.

 Uruguayko Gobernuaren ordezkaritza honako hauek osatzen dute: Renata Scaglione Zaintzen Idazkaritza Nazionaleko Plangintza eta Jarraipen Arloko zuzendaria; Nathalia Balmelli Zaintzen Idazkaritza Nazionaleko Mendekotasun Arloko Ekipo Teknikoko kidea; Juan Carlos Rodríguez Zerbitzuen Arloko zuzendaria - Zaintzen Idazkaritza Nazionala; eta María Lidia Carvajal, Erregulazio Saileko Ekipo Teknikoko kidea-Adinekoen Institutu Nazionala (INMAYORES). Uruguayko Gobernuaren ordezkaritzak zerbitzuaren funtzionamenduaren inguruko interesa erakutsi du, izan ere, ohartarazteko zeregina dutenei koordinazio-zentroari edozein gorabeheraren berri emateko aukera ematen die.

 “Koordinazio-zentro horrek aldian behin erabiltzaileekin duen harremana ere interesekoa izan da Uruguayko teknikarientzat; horiek, egunotan, Euskadin dagoen arreta-sistema ere ezagutu dute”, esan du Lide Amilibiak.

 betiON zerbitzua aitzindaria da gizarte- eta osasun-arloko zerbitzu eta prestazioen koordinazioan oinarritzen den telelaguntzako ereduan. 2011n, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, zerbitzuko titularrak, telelaguntza bakarra eta unibertsala proiektatu eta garatu zuen, gizarte- eta osasun-koordinazioa izanik ardatza, Osasun Sailarekin elkarlanean.

 Bi laguntza-modalitate horiek bereizten dute betiON eredua Espainiako estatuan eta Europako gainerako herrialdeetan dauden gainerako telelaguntzako zerbitzuetatik. Eta Estatuko eta Europako erkidego, eskualde eta herrialde askok dute funtzionamendua ezagutzeko interesa, Uruguayk bezala.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak