Eu

Prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen Dekretua bigarrenez aldatzeko Dekretu Proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa: dopinaren aurkako kontrol-zerbitzuak. Ondorioak.

2018.eko otsailak 02

Prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen Dekretuaren bigarren aldaketari buruzko dekretua onartu nahi da, eta dekretu horren bidez, kirol-lehiaketetan eta jarduera fisikoarekin lotutako ekitaldietan dopinaren aurkako zer kontrol-zerbitzu sartzen diren zehaztu nahi da.

Kirol-lehiaketetan eta jarduera fisikoarekin lotutako ekitaldietan dopinaren aurkako kontrol-zerbitzuak izateagatik prezio publikoak ezartzen badira, zerbitzu horien kostua ordaindu ahal izango da, Dopinaren Aurkako Euskal Agentziaren zerbitzuak eskatzen dituztenen ekarpenaren bidez. Era berean, prezio publikoen gaineko araudi horrek aukera emango du dopinaren aurkako kontrol-zerbitzuen eskaria arrazionalizatzeko.

Dekretuaren hasierako testuarekin aurretiazko kontsultaren izapidea egin da, hain zuzen ere urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat; beste baliabide batzuez gainera, EAEko administrazio orokorraren web instituzionalaren ataria erabili ahal izan da (www.irekia.euskadi.eus) proposatzen den araudiaren edukiaz herritarrek zer iritzi duten jakin ahal izateko. Horren ostean, jendaurreko informazioaren izapidea bete da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ebazpenaren bidez.

Izapide horietarako jarritako epea igarota, eta izapideon emaitzak balioetsi ondoren, dekretua idazteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta saileko sailburuak dekretuari aurretiazko onarpena eman beharko dio.

_________________________________________________________________________________________

* Azkenengo fasea:

Behin betiko testua EHAA-an argitaratzen da:

32/2018 DEKRETUA, martxoaren 6koa, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen Dekretua.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2018/03/1801342e.shtml

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko