Eu

3,5 milioi turista baino gehiagok bisitatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoa 2017an, turismoa urtaro guztietara zabaltzeko joeraz

2018.eko otsailak 05

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok balantze bat egin du gaur iaz turismoak izandako bilakaeraren inguruan. EUSTATen eta INEren datuekin, Retortillok azaldu du 2017an 3,5 milioi turista baino gehiagok bisitatu gaituztela, turismoa urtaro guztietara zabaltzeko joeraz.

“Datu positiboak dira, ez hazkundeagatik (sarritan esan ohi denez, horrek ez du berez helburu izan behar), baizik eta hazkunde hori urtaro guztietara zabaldu delako”, ñabartu du sailburuak.

Urtarriletik ekainera, turisten sarrerak 115.000 igo ziren. Uztailean, berriz, hazkundea minimoa izan zen, eta abuztuan jaitsiera txiki bat ere izan genuen. 

Ildo horretatik, Retortillok azaldu du aupada dela turismoa urtaro guztietara zabaltzeko helburu horrekin lanean jarraitzea, batez ere fidelizazioari dagokionez (hau da, ostatu-gauak eta, horrekin batera, turisten gastua areagotzea).

Turismoaren balantzeari buruzko datuak

2017an, 3.588.045 turista sartu dira EAEn, EUSTATen eta INEren datuen arabera. 2016an baino 150.000 turista gehiago dira (% 4,4 gehiago). Haietatik, ia 3 milioik (% 82) hotel-establezimenduetan hartu zuten ostatu, eta, gainerakoak (milioi erdi) bestelako ostatu mota batzuen artean banatu ziren.

Bestalde, ostatu-gauek ere gora egin dute: 7,4 milioira (7.411.084) iritsi dira, % 3,4.

Jatorriari dagokionez, oraindik ere merkatu nazionala nagusitzen da: etortzen diren turisten % 60 espainolak dira. Hala ere, atzerriko turisten hazkunde-ehunekoa handiagoa izan da. Turista nazionalen sarrerek % 1,5 gora egin dute, eta ostatu-gauek % 0,7. Nazioarteko turisten kasuan, sarreren igoera % 9koa izan da, eta ostatu-gauena % 7,7koa.

 

Merkatu igorleak

 

Lehen 15 merkatu igorleen artean, nazioarteko bost ditugu (Frantzia, Erresuma Batua, Alemania, Estatu Batuak eta Italia), eta 10 merkatu nazional (Madril, EAE, Katalunia, Andaluzia, Gaztela eta Leon, Valentziako Erkidegoa, Galizia, Aragoi, Nafarroa eta Asturias).

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AVPIOP
    2018.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    Más de 3,5 millones de turistas visitaron Euskadi en 2017 con una tendencia a la desestacionalización https://t.co/shirSLfaYG

Ekitaldiko kargudunak