Eu

Euskadiko administrazio publikoek 33,5 milioi euro aurreztu zituzten 2017. Urtean, herritarrek egiten dituzten kudeaketetan datuak online elkartrukatzean (Gobernu Bilera 2018-02-06)

2018.eko otsailak 06
  • Eusko Jaurlaritzak datu ofizialak administrazio publikoen artean online transmititzeko duen NISAE plataformak, paperezko ziurtagiriak ordezten dituena, herritarren 6,7 milioi dokumentu elkartrukatu zituen, hau da, duela bost urte baino sei aldiz gehiago
  • Administrazioen artean dokumentu gehien elkartrukatu zituen kudeaketa mota Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren izapidetzea izan zen (guztien % 66 baino gehiago)
  • Eusko Jaurlaritzak transmititzen dituen datu ofizial guztien benetakotasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna ziurtatzen ditu

 2017. urtean, euskal administrazioek 6,7 milioi dokumentu elkartrukatu zituzten online, hau da, duela 5 urte baino sei aldiz gehiago. Herritarrek arlo horretan elkarrekin diharduten administrazio publikoren batekin egin beharreko izapide eta kudeaketetan egiten diren informazio-elkartrukeak dira. Elkarreragingarritasun horri esker, administrazio publikoekin harremanetan jarri behar duten pertsonek ez dituzte aurkeztu behar beste erakunde batzuen eskutan dauden dokumentu edo ziurtagiriak.

 NISAEren bitartez (Euskadiko Administrazioaren Elkarreragingarritasun- eta Segurtasun-Nodo plataforma) elkartrukatzen da informazioa. Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundien lankidetzarekin batera, sortutako plataforma horrek datuak online transmititzen ditu, paperezko ziurtagiriak ordezteko. Elkarreragingarritasun-nodoak elkartrukatutako informazioaren benetakotasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna, erabilgarritasuna eta kontserbazioa ziurtatzen ditu.

 Hitzartuta dauden administrazio publikoen arteko elkartruke horri esker, herritarrek egin beharreko izapideak sinplifikatu, zerbitzu publikoaren efizientzia eta eraginkortasuna hobetu, langile publikoen lan-kargak murriztu, gardentasun handiagoarekin eta informazioaren kalitate handiagoarekin lan egin eta kostu publikoak aurrezten dira. 2017. urtean, NISAE plataformaren erabilerari esker, 33,5 milioi euro aurreztu ziren:  

TRANSMISIOAK ETA KOSTUEN AURREZPENA: BILAKAERA ETA KOPURUA

URTEA

 

TRANSMISIOAK, GUZTIRA

 

AURREZPENA

 

2017

6.701.922

33.509.610 €

2016

3.382.627

16.913.135 €

2015

2.894.123

14.470.615 €

2014

1.206.325

6.031.625 €

2013

1.054.014

5.270.070 €

Gaur egun, ia 250 administrazio publiko ari dira elkarreragiten herritarren dokumentazio eta informazioarekin. Datu gehien eskatzen eta transmititzen dituztenak honako hauek dira: Eusko Jaurlaritza, Espainiako Gobernua, hiru foru-aldundiak, hiru euskal hiriburuak eta biztanle gehien duten udalak (hala nola Barakaldo, Irun eta Basauri): 

TRANSMISIOEN KOPURUA (Erakunde motaren arabera) 

ERAKUNDEA

TRANSMISIOEN KOPURUA

Udalak

45.820

Foru-aldundiak

67.310

Gobernuak (Eusko Jaurlaritza, Espainiako Gobernua eta Errioxako Gobernua)

6.470.445

Unibertsitateak

837

Beste batzuk

117.510

GUZTIRA

6.701.922

 ELKARTRUKEAREN MOTA ETA ARRAZOIA 

Gaur egun, administrazio publikoak herritarren 26 dokumentu mota elkartrukatzen ari dira herritarren 343 izapide edo kudeaketa motatan. Dokumentuen online transmisio gehienak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eskatzeko egiten dira (guztien % 66,5):

 TRANSMISIOAK, GUZTIRA (Herritarren kudeaketa motaren arabera) 

HERRITARREN KUDEAKETA

TRANSMISIOEN KOPURUA

 

TRANSMISIOAK (%)

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE)

4.460.165

% 66,55

Hizkuntza-eskola ofizialetako proba libreak

557.248

% 8,31

Unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko bekak

521.802

% 7,79

Unibertsitatekoak ez diren ikasleak eskolatzeko laguntzak

138.907

% 2,07

Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria (EPO)

118.301

% 1,77

Sinadura elektroniko aitortuaren ziurtagiria lortzea

112.876

% 1,68

Ikasleen onarpena ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan

86.425

% 1,29

Gizarte-larrialdietarako laguntzak

76.170

% 1,14

Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetan ikasleak onartu eta matrikulatzeko modua arautzen da

72.249

% 1,08

Seme-alabak dituzten familientzako laguntza ekonomikoak

58.473

% 0,87

Beste batzuk (333 prozedura)

499.306

% 7,45

GUZTIRA

6.701.922

% 100,00

TRANSMISIOAK, GUZTIRA  (Zerbitzu/dokumentuaren eta erakundearen arabera) 

ERAKUNDEA

DOKUMENTU MOTA

TRANSMISIOEN KOPURUA

%

 

Poliziaren Zuzendaritza Nagusia

Identitate Datuak Egiaztatzeko Zerbitzua

1.570.622

23,4%

Katastroaren Zuzendaritza Nagusia

Katastro Datuak Kontsultatzeko Zerbitzua

899.664

13,4%

Barakaldo, Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalak

Errolda Historikoko Datuak Kontsultatzeko Zerbitzua

830.881

12,4%

Barakaldo, Basauri, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Irungo udalak

Errolda Indibidualeko Datuak Kontsultatzeko Zerbitzua

741.332

11%

Eusko Jaurlaritza

Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatuta egotea Kontsultatzeko Zerbitzua

508.134

7,6%

SEPE

Langabezia Egoera Kontsultatzeko Zerbitzua

505.139

7,5%

Foru-aldundiak

Epigrafeak Kontsultatzeko Zerbitzua

463.676

7%

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian data jakin batean alta Kontsultatzeko Zerbitzua

445.070

6,6%

Foru-aldundiak

Zerga Egoitzaren Datuak Kontsultatzeko Zerbitzua

138.918

2%

Eusko Jaurlaritza

Familia Ugarien Tituluak Kontsultatzeko Zerbitzua

138.088

2%

Eusko Jaurlaritza

Etxebideko Datuak Kontsultatzeko Zerbitzua

120.721

1,8%

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko betebeharrak egunean izatearen Zerbitzua

97.427

1,5%

GSIN

Gizarte Prestazio Publikoak Kontsultatzeko Zerbitzua

67.846

1,01%

Eusko Jaurlaritza

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) Kontsultatzeko Zerbitzua

67.458

1%

Foru-aldundiak eta Zerga Administrazioko Estatu Agentzia

Zerga Betebeharren Ordainketa Egunean Izatearen Zerbitzu Generikoa (foru-aldundiak eta Zerga Administrazioko Estatu Agentzia)

43.620

0,7%

Barakaldo, Basauri, Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalak

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarako Bizileku Erroldako Datuak Kontsultatzeko Zerbitzua

27.327

0,5%

Estatistikako Institutu Nazionala

Bizileku Datuak Egiaztatzeko Zerbitzua

11.016

0,2%

Hezkuntza Ministerioa

Unibertsitate Tituluak Kontsultatzeko Zerbitzua

8.052

0,1%

Hezkuntza Ministerioa

Unibertsitateaz kanpoko Tituluak Kontsultatzeko Zerbitzua

5.454

0,08%

Trafiko Zuzendaritza Nagusia

Ibilgailuaren Datuak Kontsultatzeko Zerbitzua

4.567

0,07%

Sexu Delitugileen Erregistro Zentrala (Justizia Ministerioa)

Sexu Delituengatiko Aurrekaririk ez izatea Kontsultatzeko Zerbitzua

1.883

0,04%

Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioa

Legezko Bizilekuaren Datuak Kontsultatzeko Zerbitzua

1.856

0,04%

Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutua (IMSERSO)

Mendekotasun Gradua eta Maila Kontsultatzeko Zerbitzua

1.776

0,03%

Trafiko Zuzendaritza Nagusia

Gidariaren Datuak Kontsultatzeko Zerbitzua

1.368

0,02%

Eusko Jaurlaritza

Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatuta egotea Kontsultatzeko Zerbitzua

16

0,0002%

Foru-aldundiak

Nomina Ordaintzaileak Kontsultatzeko Zerbitzua

11

0,0001%

GUZTIRA

 

6.701.922

100%

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko