Eu

Álvaro Nadal ministroak eta Alfredo Retortillo sailburuak Turismoaren Mundu Erakundearen Kontseilu Betearazlea Euskadin egiteko hitzarmena sinatu dute

2018.eko otsailak 12

 

  • Kontseilu Betearazlea Donostian egingo da, maiatzaren 23tik 25era bitarte
  • Turismoaren eremuko herrialderik garrantzitsuenetako agintari nagusiek sektoreko joerei eta sektorearen erronkei buruz eztabaidatuko dute

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok eta Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko ministro Álvaro Nadalek Turismoaren Mundu Erakundearen 108. Kontseilu Betearazlearen bilera Donostian egiteko lankidetza-protokoloa sinatu dute. Turismoaren eremuko herrialderik indartsuenetako 300 agintari eta ordezkari inguru bilduko dira Donostian 3 egunetan.

 

Turismoaren Mundu Erakundea (TME) 1974. urtean sortu zen, eta guztiontzako turismo arduratsu eta jasangarria sustatzeaz arduratzen den Nazio Batuen erakundea da. Honako gobernu-organo hauek ditu: Batzar Nagusia (158 herrialde biltzen dituena), Kontseilu Betearazlea (35 herrialde) eta Idazkaritza Nagusia.

Kontseilu Betearazlearen hurrengo bilera Euskadin egingo da, Nadal ministroaren eta Retortillo sailburuaren sinadurarekin ofizializatu denez.

Espainia TMEren egoitza iraunkorra da, eta, horregatik, Kontseilu Betearazlean eserleku iraunkorra izateaz gain, Kontseiluaren bileren egoitzen izendapenean parte hartzen du. 2017ko ekainean, Turismoko Estatu Idazkaritza Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin jarri zen harremanetan, Kontseiluaren 2018ko lehen bilera antolatzeko aukera eskaintzeko.

Ildo horretan, Kontseiluaren bilera hori antolatzeko (Kontseilua urtean 2 aldiz biltzen da) 2 erakunde horien lankidetza ezartzen duen protokoloa sinatu da gaur. Gainera, TMEko idazkari nagusi berriarekin egingo den lehen bilera izango da. Idazkari berria Zurab Pololikashvili georgiarra da, eta 2018ko urtarrilaren 1ean hartu zuen kargua.

Batzorde Betearazlean, TMEko 250 exekutibok eta langilek, Kontseiluko kide diren herrialdeetako ordezkariek eta kide afiliatuetako ordezkariek hartuko dute parte.

Retortillok adierazi duenez, Kontseiluaren bilera “aukera bikaina da Euskadi eta bertako turismo-baliabideak sektoreko herrialde garrantzitsu askotako turismo-arloko agintariei erakusteko. Gainera, turismoaren kudeaketari lotu gabeko munduko agintari batzuk ere egongo dira, eta horrek aukera egokia eskainiko du beste harreman interesgarri batzuk ezartzeko”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ministro de Energía, Turismo y Agenda Digital