Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Bilbo izango da Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziaren egoitza

2009.eko azaroak 17

Hiriburuak arriskuei buruzko "Lantoki Osasungarriak" kanpainaren goi-bilera ospatu du

Enplegu eta Gizarte gaietako sailburuak, Gemma Zabaletak, Bilbon Agentzia jartzearen erabakia Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu zentralaren artean izandako akordio baten ondorio dela adierazi du. Oraindik ez da zehaztu behin betiko kokapena, baina elkarrizketak "oso aurreratuta" daude.

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak Bilbon egoitza izango du. Enplegu sailburuak, Gemma Zabaletak, "Lantoki osasungarriak" kanpainaren amaieran, azkeneko bi urteetan lantokian sor litezkeen arriskuak kudeatzeko eta murrizteko modu praktikoak sustatzen aritu dela jakinarazi du.

Ekitaldira Espainiako Lan eta Inmigrazio ministroa, Celestino Corbacho, bere homologo txekiarra, Petr Simerka eta Europar Batasuneko suediar lehendakaritzaren ordezkaritzan, Sven Otto Littorin, joan dira.

Sailburuak Eusko Jaurlaritzak lan arriskuak murrizteko konpromisoa duela baieztatu du, esandakoaren arabera, "ezerk ez du langileen osasuna baino balio gehiago".
Gemma Zabaletak uste du, Europar Agentzia Bilbon egotea harro egoteko arrazoi dela. Oraindik ez da zehaztu egoitzaren behin betiko kokapena baina elkarrizketak "oso aurreratuta" daude. Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu Zentralak 20.000 euro jarriko dituzte lokala martxan jartzeko.

Goi-bileran sailburuak langileak eta enpresariak lan istripuak edo gaixotasun profesionalak saihesteko inplikatu egin behar direla nabarmendu du. Zabaletak gaineratu du, "gaur egun, lan eta giza harreman seguruengandik apustua egitea etika kontua da. Horietan argi izan behar da antzeman eta ebaluatu ezin daitekeen arriskua aurretik ikusi ezin daitekeen ondorioak ekarriko dituela".

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko urtarrilak 29

    Perfecto; pero una buena sería quitarnos de enmedio OSALAN. A estas alturas OSALAN no pinta nada; es (re)cargar el sistema con funcionarios que han empezado a trabajar (un poquito) recientemente.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gemma Zabaleta sailburua