Eu

Eusko Jaurlaritzak 748.000 euro inbertitu ditu Euskadiko toki, foru eta unibertsitate mailako administrazioetan lanean diharduten pertsonen prestakuntzan (Gobernu Bilera 2018-05-08)

2018.eko maiatzak 08

IVAPen bidez, Eusko Jaurlaritzak euskal langile publikoen etengabeko prestakuntza sustatzen du, beren kualifikazioan eta profesionalizazioan aurrera egiteko

2017an, IVAPek berak antolatutako prestakuntza-jardueretan parte hartu zuten 15.200 langile publiko baino gehiago prestatu zituen erakundeak

Gobernu Kontseiluak, gaur, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen, IVAPen, ebazpena onetsi du, Euskal Autonomia Erkidegoko foru eta toki mailako –udalak, mankomunitateak eta kuadrillak– administrazioetan lan egiten duten enplegatuen eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) administrazioko eta zerbitzuetako langileen prestakuntza finantzatzen laguntzeko, 2018. urte honetarako.

Deialdi horren zenbatekoa, guztira, 748.000 euro dira, eta kopuru hori administrazio publiko horiek onetsitako prestakuntza-plan eta -programak diruz laguntzera bideratuko da, bai eta IVAPek berak antolatutako prestakuntza-jardueretan parte hartzeko ordaintzen diren matrikula batzuk finantzatzera ere. Zenbatekoa honela banatuko da:

  • Foru-administrazioak: 000 euro
  • Tokiko administrazioak: 485.000 euro
  • UPV-EHU: 45.000 euro

Deialdia 2018. urterako IVAPen Diru Laguntzen Plan Estrategikoaren barruan dago, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean. Eskabideak une honetatik aurrera egin ahalko dira eta ekainaren 15era arte, IVAPen www.ivap.euskadi.eus web-orrialde ofizialaren bidez, Sariak eta Laguntzak atalean.

IVAP

Horrela, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak bere eginkizun nagusietako bat betetzen du: euskal administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen prestakuntza. 2017an, IVAPek berak antolatutako prestakuntza-jardueretan parte hartu zuten 15.200 langile publiko baino gehiago prestatu zituen erakundeak.

Bere eginkizunetako bat da, halaber, administrazioan euskararen erabileraren normalizazioa eta itzulpengintza ofiziala sustatzea, euskarazko terminologia juridiko-administratiboa ezartzea eta zabaltzea eta hizkuntzaren arloko eta arlo juridiko-administratiboko eta hobekuntza-arloko aholkularitza eta ikerketa kudeaketan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko