Eu

Bilera HSBC, Banco Santander, BBVA, Credit Agricole, Kutxabank, eta Norbolsa erakundeekin , Frantziako eta Alemaniako Bilerak baloratzeko

2018.eko maiatzak 24

BILERA HSBC, BANCO SANTANDER, BBVA, CREDIT AGRICOLE, KUTXABANK ETA NORBOLSA ERAKUNDEEKIN, FRANTZIAKO ETA ALEMANIAKO BILERAK BALORATZEKO

 

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia Sailburuak bilera izan du gaur goizean Madrilen zenbait finantza erakunderekin, Euskadi Bonu Jasangarria Europako inbertitzaileen aurrean aurkezteko Parisen, Frankfurten eta Dusseldorfen izandako bilerak baloratzeko.

Bilera horretara joan diren pertsonak hauek izan dira: Mark Hall, HSBCren Espainiako CEIa; Gabriel Alonso, Banco Santanderreko Global Corporate Banking Iberiako Zuzendari Nagusia; Alvaro Aresti, BBVAko Global Client Coverage & Corporate Finance Zuzendari Nagusia; Francois Rameau, CACIBeko (Credit Agricole) Country Managerra; Alicia Vivanco, Kutxabankeko Zuzendari Nagusia; eta Manuel Martin Muñio, Norbolsako Zuzendari Nagusia.

Sailburuak bilerei buruzko bere balorazio positiboa helarazi die, datorren astean Euskadi Bonu Jasangarriaren jaulkipena irekitzen denean inbertitzaileek emango duten erantzunaren zain.

Bilera hori, inbertitzaileekin izandakoaren ondoren egin da. Lehenengo bilerara hogei pertsona inguru joan dira, eta Euskadi Bonu Jasangarria aurkeztu zaie.

 

Madrilen, 2018ko maiatzaren 24an

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak