Eu

Ingurumen Sailak eta Bilboko Udalak Bizkaiko hiriburuko airea hobetzeko plana prestatu dute

2018.eko maiatzak 28

Gaur Arriola sailburuak eta Aburto alkateak sinatu duten hitzarmenaren bidez, aldaketak planifikatu ahalko dira trafikoaren antolamenduan, kutsadura murrizteko, azterlan zientifiko zabal batean eskuratutako datuen bidez

Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak eta Juan Mª Aburto Bilboko alkateak, gaur goizean, lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Bizkaiko hiriburuan airearen kalitatea hobetzeko plana prestatzeko; horren bidez, atmosferara isurtzen den nitrogeno dioxidoa (NO2) murriztu nahi da, batik bat ibilgailuen trafikoak eragindako kutsatzailea.

Lankidetza horren jatorria 2016. urtean Eusko Jaurlaritzaren aire-kalitatea neurtzeko estazioan, Indautxu auzoan, NO2ren atmosferako urteko kutsadura-muga gainditu izana da. Puntu bat baino ez da gainditu, eta ez da kezkagarria, baina, hala ere, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Arloak lankidetzan jardutea eta neurri zuzentzaileak hartzea erabaki dute.  

Bi erakundeak kontziente dira azken denboretan hirietan, dagoen ibilgailu-parke handiagoa dela eta, trafikoaren dentsitatea igo egin dela, eta industria hiriguneetatik urrundu dela eta, ondorioz, garraioa airea kutsatzeko foku nagusi bilakatu dela. Nahiz eta ibilgailuek gero eta ingurumen-arauketa zorrotzagoak betetzen dituzten, horien kopurua eta erabilera etengabe hazten dabilenez, horrek dakarren eragina eten egin behar da.

Gaur sinatutako hitzarmenak jarduketa-protokolo xehatua ezartzen du, eta, jarduketa horien bidez Indautxu auzoan zenbait ingurumen-egoera zehaztuko dira, Bilboko Udalak trafikoaren antolamenduan zenbait aldaketa egiteak ekarriko lituzkeen eraginak aurreikusteko eta bere Mugikortasun Planaren arabera ebaluatzeko.

Informazio-bilketarekin paraleloan, Bilboko zenbait puntutan airearen kalitatea neurtzeko kanpaina bereziak jarriko dira martxan, eta, horien bidez, inguruneko airearen kalitatearen oinarriko egoera zehaztu ahalko da. Neurketa horien bitartez, eredua egokitu ahalko da kalkuluetan, eta ondoko neurketetatik eskuratzen diren emaitzak egiaztatu ahalko dira. Neurketak Euskadiko Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sareari atxikitako unitate mugikor batek egingo ditu; sarea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren mendekoa da. Indautxu –bertan ari dira kontrolak egiten, apirilaren amaieratik–, Bilbo Zaharra eta Sarriko aukeratu dira.  

Lan horren guztiaren azken helburua hirukoitza da: Bilbo udal-mugarte guztiko aire-kalitatearen eredua zehaztea; airearen kalitatea hobetzeko ezarriko diren neurrien eraginari buruzko aurretiko datuak eskuratzea; eta Euskadiko beste edozein udalerritan aplika daitekeen lan-metodologia eskuratzea.

Azkenik, ingurunean airearen kalitatea hobetzeko hiru egoera bideragarri zehaztuko dira; horiek Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasuna Arloari aukera emango diote erabakiak hartzeko eta aldaketak proposatzeko Bilboko trafikoaren antolamenduan, oso zehatza den oinarri teknikoa abiapuntu hartuta.

Iñaki Arriola Ingurumeneko sailburuak zorionak eman ditu akordioa sinatzeagatik, eta zera esan du: “nahiz eta Bilbon arnasten den airearen kalitatea ona izan, hobea izatea nahi dugu”. Halaber esan du Euskadi ahalegin berezia egiten ari dela sektore guztietan emisioak murrizteko. “% 26 murriztu dira, 2005aren aldean, eta Europar Batasuneko batez bestekoa eta Espainiakoa hobetzen da”.

“Hala ere –esan du–, trafikoak ez du portaera bera. Une hauetan, hirietako eragile kutsatzaile atmosferiko nagusia da, baita Bilbon ere, eta gure erantzukizuna da egoera hori zuzentzeko beharrezko urratsak ematea. Gaur sinatzen dugun hitzarmenaren bidez, oinarri zientifiko bat oinarri izanik erabakiak hartzen laguntzeko metodologia zehaztu ahalko dugu, gainera Euskadiko beste edozein udalerritan aplikatu ahalko dugu metodologia hori”.       

Bere aldetik, Bilboko alkateak adierazi du “sinergiei eta sareko lanari buruz hainbest hitz egiten dugun garai honetan, garrantzitsua da Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak indarrak batzea, arnasten dugun airearen kalitatea zaintzeko; gai hori gure ingurumenaren kalitatearekin eta herritar guztien osasunarekin guztiz lotuta dago”.

Juan Mª Aburtoren esanetan, “pauso berri bat da Europako 2018ko Hiririk Hoberentzat jo den Bilbao honek bizitzeko, elkarrekin bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko leku egokia izaten jarrraitzeko, gure hiri-garapena hobetuta eta giza garapena sustatuta; izan ere, gure ustez, hiri-garapena eta giza garapena badira eta jarraitu behar dute izaten txanpon bereko bi alderdiak”.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko uztailak 11

    Idem aire condicionado a toda hora y menos en las temperaturas no son de ahorro habiendo alternativas no se aprovechen.

  • 2018.eko uztailak 11

    Si ya hay bicicletas eléctricas para ir al trabajo pedaleando para cargar, haciendo números no sale rentable un vehículo privado y menos si está infrausado genera molestias y riesgos a la comunidad además de trabajo no compensan los impuestos pagados, la resultante es deficitaria incluso para el bolsillo de la propia persona contribuyente. Hay que hacer muchos kilómetros anualmente para ver algo de números y utilizar el vehículo a pleno rendimiento y ocupación. Además no se pueden poner en circulación tantos vehículos y calefacciones a toda hora sobretodo habiendo alternativas ya que la calidad del aire colapsa incluso los servicios sanitarios de afecciones a corto y largo plazo derivadas.

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Mª Aburto