Eu

Lide Amilibia: “Gizarte-baliabideetan inbertitzeko aukerak aztertuko ditugu, Europako ekonomia berreskuratzen doan neurrian”

2018.eko maiatzak 29
  • Gizarte Zerbitzuen Europako Biltzarra
  • Erakundetako 550 profesionalek eta espezialistek Sevillan gizarte-garapen inklusiboari bultzada emateko eztabaidan

 

Sevilla, 18 05 29

“Krisi ekonomikoa, globalizazioaren eraginak eta aldaketa demografikoak gizarte-zerbitzuetan eragina duten elementuetako batzuk dira, baina, Europako ekonomia berreskuratzen doan neurrian, beharrezko baliabideetan inbertitzeko eta gizarte-garapen inklusiboan laguntzeko aukera areagotzen doa. Hori gaur aztertuko dugu erakunde eta espezialistekin Gizarte Zerbitzuen Europako Biltzarrean, Sevillan”, esan du Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak.

 

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak eta Ernesto Sainz Lanchares Familia Politika eta Aniztasuneko zuzendariak, gaur, Gizarte Zerbitzuen Europako 26. Biltzarrean parte hartuko dute; Sevillan da eta Europako Gizarte Sareak antolatzen du.

 

“Biltzarrak gizarte-zerbitzu eraginkor, efiziente eta finantzaketa-arloan jasangarriak direnetan inbertitzeko aukerak aztertuko ditu. Gizarte-zerbitzuak laguntza-sarea dira pertsona ahulenentzat, eta Biltzar honetan, 550 profesional baino gehiagoren artean, pertsonak eta erkidegoak ahalduntzen jarraitzeko neurriak aztertuko dira”, esan du Amilibia sailburuordeak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak