Berriak Herrizaingoa
Eu

Genero indarkeriaren kasuak kudeatzeko protokoloa onartu da



2011.eko urtarrilak 26
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eta Barakaldoko Udalak gaur sinatu dute genero indarkeriaren edo genero arloko etxeko indarkeria kasuak kudeatzeko kolaborazio protokoloa.

Udalerriko Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren jarduerak koordinatu nahi dira, hirian gertatutako balizko etxeko eta/edo genero indarkeriaren kasu guztiak kudeatzeko helburuaren arabera.

Eraso matxistaren kudeaketa fase guztietara hedatuko da; hau da, poliziak ekintzaren berri izaten duen unetik, prozedura judizialaren faseak jarraituko dira, baita agintaritza judizialak behin-betiko sententzia ematean ere. Protokoloak arautegi aplikagarria, titulartasuna eta kasuen ezaugarriak, polizia mota bien arteko komunikazioa eta izapideen instrukzioa arautuko ditu.

Rodolfo Ares Herrizaingo Sailburuak eta Barakaldoko alkateak testua sinatu dute prentsaurrekoan; partaide izan da halaber Mariola Serrano Genero Indarkeriaren Bilktimen Arretarako Bulegoko zuzendaria.

Sailburuak, datorren otsailean argitaratuko den genero indarkeriaren inguruko txostenean bilduko diren hainbat datu aurreratu ditu; horien artean aipagarriak dira 2010. urtean Euskadin erregistratutako indarkeria matxistaren 4.285 kasuak. Era berean, bi emakume erailak izan ziren bere bikote edo bikote ohien aldetik. Aresen esanetan, zifra horien arabera ondorioztatzen da “arazoaren larritasuna”, erakundeen zein hiritarren inplikazioa beharrezkoa izanik, gaitz hori behin-betiko desagertuko bada".

Eusko Jaurlaritzak arautuko du halaber, dekretu bidez, "biktimen arretarako kanal bateratua, hau da, Jaurlaritzako leiho bakarra zeinetan eraginkorragoak izatea eta genero indarkeriaren biktimak erabat artatzea ahalbidetuko zaigun", adierazi du sailburuak. Genero indarkeriaren biktimen arretarako Bulegoko zuzendari andreak erantsi du baliabide informatiko bat ere jarriko dela erabilgarri, eskumeneko erakundeek biktimaren espediente bakarra eskuratu dezaten.

Atxiloketa Artzentalesen

Ertzaintzak Jordi Grau 32 urteko gizonezkoa atxilotu du gaur Karrantzan 2006ko martxoaren 6an Artzentaleseko BBKren egoitzan etxean egindako lehergailu bat uztea leporatuta, Herrizaingo sailburuak jakitera eman duenez. Ertzaintzaren Terrorismoaren Kontrako eta Informazio Taldeak egin du atxiloketa.

Herrizaingo Sailak Ertzaintzaren Terrorismoaren Kontrako Taldeak azken hilabeteetan egin dituen operazioen baitan kokatu du azken atxiloketa. "EAEko Poliziak azken urteetan ekintza terroristetan parte hartu dutenak Justiziara eramateko helburuaren barruan" kokatu dute operazioa.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak "beharrezkoak diren neurriak" hartuko ditu bihar greba egiteko eta lanera joan ahal izateko eskubideak bermatzeko helburuarekin.

Bart izandako erasoak gogor kritikatu diru Aresek (BBKko bulego baten aurka, Bilbon).
"Ekintza bandalikoen bitartez, grebari atxikimenduak gehitzen saiatzea aurrekari txarra da, eta deialdiaren argudioak defendatzeko biderik okerrena", esan du Aresek. Ondorioz, Herrizaingo Sailak "beharrezkoak diren neurri guztiak" hartuko ditu bihar, "greba egiteko eskubidea bermatu ahal izateko", eta "derrigortze neurrien aurrean lan egin nahi dutenek aukera hori ere izan dezaten".

Iruzkin bat
  • @aitorcasado
    2011.eko urtarrilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Luz verde al protocolo que gestionará los casos de violencia de género. http://bit.ly/eKfR2q

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)