Eu

Artolazabalek pertsona gorrak “hirugarren gizarte-sektorearen barruan beste erakunde batzuekin lan egitera” animatu ditu

2018.eko ekainak 07
  • Gaur, ostegunean, Pertsona Gorren Estatuko Biltzarraren Batzar Orokorra Bilbon
  • Bihar, ostiralean, CNSE-Pertsona Gorren Estatuko Konfederazioaren VII. Biltzarra hasiko da, honako lema honekin: “Elkartze-balioa: etorkizuneko konpromisoa”. Iñigo Urkullu Lehendakariak irekiko du, Euskalduna Jauregian.

Bilbo 18 06 07

Beatriz Artolazabal  Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur arratsaldean, gaur Bilbon egingo den pertsona gorren Estatuko Konferentziaren batzar orokorrean parte hartzen dutenak “hirugarren gizarte-sektorearen barruan antzeko beste erakunde batzuekin batera lanean jarraitzera” animatu ditu, “sare bereko kide izan ala ez”.

 Pertsona Gorren Estatuko Biltzarraren Batzar Orokorra gaur arratsaldean izango da, Bilboko BBK aretoan. Bihar, ostiralean, CNSE-Pertsona Gorren Estatuko Konfederazioaren VII. Biltzarra hasiko da, honako lema honekin: “Elkartze-balioa: etorkizuneko konpromisoa”. Iñigo Urkullu Lehendakariak irekiko du, Euskalduna Jauregian.

 “Gaurko eta asteburuko topaketak aukera paregabea dira gizarte osoak pertsona gorren gizarte-inklusioan inplikatzeko eta beren ahalduntzea sustatzeko duten premia zabaltzeko. Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu naizen aldetik, hirugarren gizarte-sektorearen barruan antzeko beste erakunde batzuekin batera lanean jarraitzera animatzen zaituztet”, esan du Artolazabalek.

“Zehazki, ONCE, zeinak 80 urte betetzen baititu, ia Konfederazio honek bezala, biak sortu baitziren II. Errepublikaren sasoian, Biltzarraren erakunde sustatzaileetako bat da.  Hirugarren gizarte-sektorearen barruko baterako lan hori sustatzen jarraitu behar dugu, gero eta erakunde gehiagok egin dezaten, sare bereko kide izan ala ez”, esan du Beatriz Artolazabalek.

Artolazabalen hitzen arabera, ”ONCE eta Euskal Gorrak kolektibo desberdinak dira, baina erakunde biak dira zentzumenen desgaitasunaren ingurukoak. Beste kasu batzuetan, lankidetza erakunde desberdinagoen artean ematen hasten da: ONCE, Gurutze Gorria eta Corazones Solidarios, esaterako. Helburua indarrak batzea da, erakundeen ondasun komunerako eta, batez ere, ekintza koordinatu eta administrazioetatik bultzatutako ekintza horiek jasotzen dituen gizartearen ondasun komunerako".

Telelaguntza

Artolazabalek, gaur arratsaldean, “Eusko Jaurlaritzak telelaguntzarekin eta gortasunarekin lotuta eginiko lana” aurkeztu du. “Gure zerbitzuaren izena betiON da, eta Europako eta Ameriketako administrazio ugari etortzen dira ezagutzera. Telelaguntzako kolektiboen zati handi bat batez ere gerora sortutako gortasuna duten pertsonek, adina dela eta pixkana entzumena galtzen doazenek edo gaixotasun berantiarrak dituztenek eratzen dute".

Irisgarritasuna modu integralean ulertzen du, eta entzuteko desgaitasuna duten pertsonen eta gorren zerbitzura jartzen ditugu informaziora eta ezagutzara  gainerako herritarren baldintza beretan jotzeko behar  dituzten baliabideak”, esan du sailburuak, BBK aretoan.

Artolazabalen hitzen arabera, "horrela, gorrei eragiten dieten komunikazio-oztopoak ezabatzen laguntzen dugu eta, horretarako, beren autonomiarako eta gizartean parte hartzeko tresnak ematen dizkiegu, komunikaziora, informaziora eta ezagutzara joz eta gizarte, prestakuntza, kultura eta aisia arloko jardueretan parte har dezaten bultzatuz”.

Sailburuak batzarrera bertaratutakoei esan die “garrantzitsua dela babes integrala ematea irisgarritasunari lotuta espazio eta ekitaldi publikoetan gorrek dituzten premiei, azpitituluen, bukle magnetikoaren eta zeinu-hizkuntzako interpreteen bidez. Egunotan, zuok inpresio eta esperientzia ugari trukatuko dituzue elkarrekin. Nik neuk espero dut batzarra eta biltzarra batik bat gizarte osoan indar guztiaz gorren kolektiboaren inklusioa zabaltzeko bide izan daitezela, zerbitzu, komunikazio, arreta eta presentziaren bidez”.

Beatriz Artolazabalek, Lide Amilibia sailburuordearekin eta Emilio Sola Gizarte Politiketako zuzendariarekin batera, eskerrak eman dizkie Euskal Gorrak elkarteari, Estatuko Konfederazioari eta erakundeetan egunero lan egiten dutenei, gorrek baldintza gehiagoz eta hobeez gozatzen dutelako, nahiz eta oraindik bidea dagoen egiteko”.

 

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EnpleguGizaEJGV
    2018.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    #personassordas #gobiernovasco https://t.co/WU0ZvX4zTj … Bilbao: hoy viernes se inicia el VII Congreso CNSE-Conf… https://t.co/afVNPVPFMt

  • @EnpleguGizaEJGV
    2018.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    #personassordas #gobiernovasco https://t.co/WU0ZvX4zTj … Bilbao: hoy viernes VII Congreso CNSE-Confederación E… https://t.co/X7t5P68XQS

  • @EnpleguGizaEJGV
    2018.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    #personassordas #gobiernovasco https://t.co/WU0ZvX4zTj
    Bilbao: hoy viernes se inicia el VII Congreso CNSE-Confed… https://t.co/CC4Xt7dCtJ

Ekitaldiko kargudunak