Berriak
Eu

Gasteiz, kohesio eta garapen jasangarriaren eredu Europan

2011.eko urtarrilak 27

Patxi Lazcoz alkatea hizlari Europako Kohesio Foroan, 2012ko Europako Hiriburu Berdearen onurak aurkeztuko ditu

Gasteizko alkate Patxi Lazcozek txostengile gisa hartuko du parte Bruselan urtarrilaren 31n egingo den 2011 Europako Kohesio Foroan.

2012ko Europako Hiriburu Berdearen ordezkari legez, eta Europako agintari ezberdinen ordezkariekin batera, Europako foro garrantzitsu honetan hartuko du parte Lazcozek; Europar Batasuneko ekonomia, gizarte eta lurraldearen kohesioa lortzeko proposamen gainean eztabaidatzea izango du xede foroak. 2012ko Europako Hiriburu Berdearen alkatearen parte hartzea hazkunde jasangarriaren gaineko panelean kokatuko da, Europako Ingurumen Komisario Janez Potoçnik-ek moderatzaile lanetan arituko delarik.

Europa osoa ordezkatuko duten 800 lagunen aurrean, bere ibilbide luzea eta jasangarritasunari dagozkion burututako jarduera onuragarriak zehaztuko ditu Gasteizek, hauei esker izendatu zuten Europako Hiriburu Berdea hain zuzen ere, honela bada, azpimarratuko egingo da Gasteizko garapen jasangarria finkatzeko Europako Erregio Fondoek izan duten garrantzia eta bete duten rola.

Hiriek foro honetan parte hartzeari dagokionez, beste behin hartu da aintzat tokiko politikek garapen jasangarri bat lortzeko duten garrantzia, izan ere, hauei esker berriro eskaintzen baitira zerbitzuak, hiri-garraioa esaterako, eta baliabideak kontsumitzen dituzten eragile arautzaileak dira, eta aldaketa sortzaileak batez ere. Alkateen Hitzarmena deritzon Europako ekimena, Gasteiz partaide delarik, erakunde europarrek arlo honetan hiriek duten rolari ematen dioten beste froga bat dugu, eta honen egiaztapena da halaber iragan urtean Gasteizi emandako izendapena: Europako Hiriburu Berdea.

Bruselako Ordezkaritzaren laguntza eta aholkularitzarekin, estu ari gara lanean Gasteizko udalarekin Europako Hiriburu Berdearen testuinguruan egiten ari diren jarduera eta ekimenetan, eta baita ere, EBk ingurumen eta garapen jasangarriaren gainean duen legeria betetzerakoan. Zenbaitzutan Guillermo Echeniquek, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak nabarmendu duenez, "Euskadiko hiriak giltzarri dira Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremanerako".

Europak goi mailako ordezkaritza izango du Europako Kohesio Foroan

Erregioen politikarako komisario Johannes Hahn eta Enplegu, Gizarte Gaietarako eta Gizarteratze komisario Laszlo Andor izango dira Kohesio Foroaren gonbidatzaileak.

Era berean, honako hauek hartuko dute parte, besteak beste: Polonia eta Hungariako Lehen Ministroek (2011n Europar Batasunean lehendakaritza lanetan diren herrialdeak), José Manuel Durao Barrosok, Europako Legebiltzarreko Presidente Jerzy Buzek-ek, eta halaber, OCDEko Idazkari Nagusi Ángel Gurriak. Ministro eta Estatu Idazkariek osatuko dute programa, hala nola, Ogasuneko Estatu Idazkari Carlos Ocañak eta Berrikuntza Idazkari Nagusi Juan Tomás Hernanki. Halaber, Erregioetako eta Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeetako lehendakariak ere izango dira foroan, eta Erregioetako lehendakariak eta alkateak ere, hauez gain, Europako eskualde eta tokiko agintarien elkarteen ordezkariak ere izango dira.

Hiru urterik behin Bruselan eratzen den goi mailako ekitaldi politikoa da Kohesio Foroa, Europako Batzordeak Ekonomia, Gizarte eta Lurralde kohesiorako Txostena beregain hartu ondoren. Txosten honek aipatu hiru arloetan egindako aurrerapenen berri ematen ditu eta nola lagundu duten xede horretan Europar Batasuneko Gobernuek, Estatu kideek eta Europako eskualdeek.

EBeko kohesio politikarako etorkizuneko proposamenen gainean eta 2020 Europako Estrategia ezartzeko rolari buruz eztabaidatzea du xede nagusia Kohesio Foroak. Honez gain, Europako Batzordeak eratutako kohesio politikaren etorkizunaren gaineko kontsulta publikoa amaitutzat emango du Foroak, Eusko Jaurlaritzak bere ekarpena bidali diolarik.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Gasteizko alkate Patxi Lazcoz