Berriak Lehendakaritza
Eu

5,3 milioi euro inguru eman ditu Eusko Jaurlaritzak larrialdietako eta ekintza humanitarioko proiektuetarako (Gobernu Bilera 2018-06-26)

2018.eko ekainak 26

Onetsitako 17 proiektuak krisi humanitarioak erasandako populazioei laguntzeko dira, herrialde hauetan: Palestina, Siria, Libano, Pakistan, Nigeria, Afrika Erdiko Errepublika, Kamerun, Mexiko, Nikaragua, Honduras, Costa Rica, El Salvador, Paraguai, Kolonbia eta Ekuador

Eusko Jaurlaritzak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bitartez (GLEA), onartu du diru-laguntzak ematea Euskadiko GGKEei ekintza humanitarioko proeiktuak gara ditzaten munduko hainbat lekutan. Hain zuzen, GLEAk dagoeneko esleitu ditu laguntza horietarako aurreikusitako 5,3 milioi horietako gehienak. Apirilean egin zen laguntza horietako bi modalitateetara biltzeko deia:

  • Finantzaketa iraunkorreko linea, irekita dago urte osoan edota funtsak agortu arte: 2,4 milioi euro. Lerro horretakoak dira larrialdietarako proiektuak, hondamendiek eragindako pertsonei lehen laguntza eskaintzekoak. Hor sartzen dira, halaber, ekintza humanitarioko proiektuak, hondamendien aurrean prestatu eta prebenitzeko, hondamendien ondorioak arintzeko eta birgaitzeko, bakea eraikitzeko, eta giza eskubideak eta Nazioarteko zuzenbide Humanitarioa babesteko.
  • Ekintza humanitarioko esparru-estrategien linea, lehiaketa bidez egiten da eta 2,9 milioi euroko funtsa du. Esparru-estrategien bitartez, alor humanitarioko erakunde espezializatuek laguntza eskaintzen dute batez ere ahaztutako krisialdietan. Iraupen eta aurrekontu luzeagoko ekintzak dira, komunikabideetan gutxiago agertzen diren krisiek eragindako herritarrei, eta beraz, emaile humanitarioengandik laguntza gutxiago jasotzen dutenei laguntzeko.

Lehen modalitateari dagokionez (finantzaketa-lerro iraunkorreko larrialdietako eta ekintza humanitarioko proiektuak), Eusko Jaurlaritzaren laguntzak 13 proiektutarako izango dira. Proiektu horiek ondoko euskal GGKEek aurkeztutakoak dira:

  • Bakearen aldeko Lankidetzarako Asanblada elkartearen proiektua, okupazioaren pean dagoen Palestinako populazioaren eskubideak eta duintasuna babesteko, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioarekin bat etorriz, Zisjordanian (Palestinako Lurralde Okupatuak).
  • Oxfam Intermon Fundazioaren proiektua, Prinzapolka udalerriko populazio indigenaren erresilientzia handitzeko, Karibeko Ipar Kostako Eskualde Autonomoan (Nikaragua).
  • UNICEF Fundazioaren proiektua, lagunduta ez dauden edo beren familietatik bananduta dauden haurrak babestu eta haiei familia-ingurune bat emateko, Nigeriako ipar-ekialdean.
  • Felix Iñurrategi Baltistan Fundazioaren proiektua, herriak berdintasunez antolatzeko, hondamendi naturalen aurrean arriskuei aurre egin eta haiek gutxitzeko (Pakistan).
  • UNRWAko Espainiako Komitea elkartearen proiektua, Gazako zerrendan erabateko pobrezian bizi diren errefuxiatuen janari segurtasunik eza murrizteko (Palestinako Lurralde Okupatuak).
  • Ekintzaz Lagundu Fundazioaren proiektua, irailaren 19ko lurrikarak 15 komunitatetan erasandako populazioa berreskuratzeko, Mixteca Poblana eskualdean (Mexiko).
  • UNICEF Fundazioaren proiektua, desnutrizioari aurka egiteko Afrika Erdiko Errepublikako eremu ahaztuetan.
  • Oxfam Intermon Fundazioaren proiektua, larrialdietako egoeran emakumeen erresilientzia- eta lidergotza-gaitasunak indartzeko, Bañados de Asunción-en (Paraguai).
  • Mundubat Fundazioaren proiektua, Gazako zerrendako emakume eta adingabe gazatarrei laguntza psikosoziala emateko (Palestinako Lurralde Okupatuak).
  • UNRWAko Espainiako Komitea elkartearen proiektua, Sirian Palestinako populazio errefuxiatuen biziraupena segurtatzeko, eskudirutan lagunduz.
  • UNRWAko Espainiako Komitea elkartearen proiektua, Libanon Siriako errefuxiatu palestinarren erresilientzia babesten laguntzeko, oinarrizko premietarako eskudirutan lagunduz.
  • Alboan Fundazioaren proiektua, behartutako migrazio-egoeran dauden pertsonei laguntza humanitario integrala emateko, Kolonbian eta Ekuadorren.
  • Alboan Fundazioaren proiektua, 15 - 25 urte arteko gazteei prestakuntza teknikoa ematea eta gizarteratu eta lan-munduan txertatzen laguntzea helburu duen estrategia bat abian jartzeko, errefuxiatuen Gado Badzeré esparruan (Kamerun).

Gainera, bigarren laguntza-modalitateari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak lagundu egingo du Ekintza Humanitarioko lau Esparru Estrategia abian jartzen: 

  • UNRWAren esparru-estrategia (Nazio Batuen Agentzia Palestinako Errefuxiatuentzat). Proiektuaren helburua da Gazako zerrendako emakumeen eskubideak bermatzea ‒osasunerako, gizartean parte hartzeko eta baliabide ekonomikoetara sarbidea izateko‒ (Palestinako Lurralde Okupatuak). 
  • Bakearen aldeko Lankidetzarako Asanblada Fundazioaren esparru-estrategiak helburutzat du arrisku humanitarioen eragina eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren eta Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen urraketekin lotutako krisiak prebenitzea eta arintzea, Palestinako zenbait lekutan, eta enfasi berezia jarriz genero-indarkeriaren aurkako borrokan eta haurren babesean (Palestinako Lurralde Okupatuak). 
  • Alboan Fundazioaren esparru-estrategia, lekualdatzeko arriskuan dauden eta lekualdatuta dauden pertsonen oinarrizko premiak betetzeko, haien segurtasun fisikoa eta emozionala handitzeko eta haien funtsezko eskubideak bermatzeko, hain zuzen ere nazioarteko babesaren premian dauden horienak Erdialdeko Amerikako Ipar Triangeluan (Costa Rica, El Salvador, Honduras, Mexiko), arreta berezia emanez genero-indarkeria egoerak bizi izan dituzten pertsonei. 
  • SEADen Lagunen Elkartearen esparru-estrategia, Mheirizera itzulitako populazio sahararrak edateko ura eskueran duela ziurtatzeko (Lurralde Liberatuak), ponpaketa-estazioan biltegiratzeko gaitasuna hobetuz, eta ura banatzeko zisterna-kamioien eta baldintza egokietan ura biltegiratzeko deposituen hornikuntza emanez.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko