Berriak Herrizaingoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak ETAren biktimen ‘Memoriaren mapa’ sortuko du

2009.eko azaroak 19

Mapak banda terroristak indarkeriazko ekintzak egin dituen lekuak islatuko ditu.

Herrizaingo sailburuaren arabera, "berandu baino lehen", Jaurlaritzak eta gizarteak bat eginda, "amaiera emango diogu ETAri". "Ezker abertzalearekin zorrotz jokatu behar dugu", gaineratu du, "horren sirena-kantuek atzipetzen utzi gabe".

Eusko Jaurlaritzak ‘Memoriaren mapa’ martxan jarriko du. Mapak banda terroristak indarkeriazko ekintzak egin dituen lekuak islatuko ditu.

Herrizaingo sailburua, Rodolfo Ares, izan da ekimenaren berri eman duena eta “berandu baino lehen ETArekin bukatuko dugu” adierazi du.

Gainera, autonomia exekutiboak ezker abertzaleak egin duen azkeneko proposamena berrirakurri duela baieztatu du. Rodolfo Aresek alderdi politikoei eskatu die adierazpen horiek alde batera uztea eta “horren sirena-kantuekin atzipetzen ez uztea”.

Aresen arabera, “erradikal abertzaleak ez dute adierazi zehaztasunez  ETAtik bereizi nahi direla, modu horretan politika, eta soilik politika egiteko, giza eskubideak, jokoaren arauak eta legalitatea errespetatuz”.

Babes Zibileko Euskal Agentzia

Eusko Jaurlaritzak ere Larrialdietarako Babes Zibileko eta Meteorologiako Euskal Agentzia martxan jarri du. Proiektu “oso garrantzitsua” da herrizaingo sailburuaren arabera, egoitzak exekutiboak larrialdietan, meteorologian eta babes zibilean dituen eskuduntza guztiak bildu nahi dituelako sortu daitezkeen hondamendiei erantzun eraginkorragoa emateko edo, herritarrei materia hauetan informazio gehiago emateko helburuarekin.

Rodolfo Aresek esan du proiektu honekin “babes zibilaren eta larrialdietako kudeaketan erreferente izatea” lortu nahi dela.

Halaber, Agentzietan langileen prestakuntzarako eskola bat sortuko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Herrizaingo sailburua, Rodolfo Ares