Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Arriolak Akitania - Euskadi Plataforma Logistikoaren lehendakaritza hartu du

2011.eko otsailak 04

 Eusko Jaurlaritzak Atlantikoko trenbide-korridorea bultzatzeko baliatuko du

 Iñaki Arriolak Akitania - Euskadi Plataforma Logistikoaren lehendakaritza hartu du gaur, datozen bi urteetarako, Donostian, Bernard Uthurry Akitaniako lehendakariordea ere bertan dela egin den batzarrean.

 Iñaki Arriola sailburuak erakundearen lehendakaritza hartzea are garrantzitsuagoa da egun, kontuan izan behar baita Europar Batasuneko erakundeak buru-belarri sartuta daudela Europan barnako garraio-sareen mapa berri bat zehazteko prozesuan. Alde horretatik, Garraio Sailak lehendakaritza-aldaketak ematen dion aukera baliatu nahi du, Plataformak aurten egin nahi dituen hainbat ekintzekin batera, Atlantikoko trenbide-korridorearen lidergoa hartu, eta bultzatu, garatu eta aurreratzeko.

 Europan barnako garraio sareak (Trans European Networks-Transports edo TEN-T) 2014etik aurrerako eperako berrikusteko egungo prozesuaren barruan, 2011ko ekainean bi lan argitaratu nahi dira; alde batetik, Europar Batasuneko garraio-politiken liburu zuria eta bestetik, TEN-T sareen berrikuspena, bi proiektu hauek zehaztuko dituena: "core network" sarea  eta "comprehensive network" sarea.

 Salgaientzako Atlantikoko trenbide-korridorearen proiektua Europar Batzordeak zehaztutako sare berriaren lehentasunen artean sartu dezan, hau da, "core network" sarean, Eusko Jaurlaritza harremanetan jarriko da Arku Atlantikoko Batzordearen arduradunekin.

  Egin asmo ditugun ekintzen artean honako hauek azpimarratu behar dira:

 •1.     Atlantiko trenbide-korridorearen aldeko manifestu bat egingo dugu, bi helbururekin: lehenengoa, korridorearen beraren "aurkezpen-gutun" bat eskaintzea, eta, bigarrena, Arku Atlantikoan, eskualde-erakundeekiko eta eragile ekonomiko eta sozialekiko proiektu baten sortze-agiria izatea.

•2       Komunikazio eta atxikipen kanpaina bat, Europa osorako, proiektua ahalik eta gehien zabaltzea eta informazio aldetik ahalik eta oihartzunik handiena izatea komeni baita.

•3       Ten-T sareak berrikusteko prozesuan parte hartuko duten Portugal, Espainia, Frantzia, Britainia Handia, Irlanda, Belgika eta, Herbereetako eta Europako erakundeetako (Batzorde eta Parlamentuko) arduradun politikoekin bilerak egingo ditugu.

•4        Ten-T sareen berrikuspenari buruzko Europa mailako mintegi bat antolatuko dugu.

•5        Azkenik, Arku Atlantiko Batzordearen Batzar Nagusiaren aurrean aurkeztuko dugu. Batzarra ekainaren 9an eta 10ean egingo da La Rochellen, eta aukera paregabea izango da burututako ekintzen balantzea egiteko, etorkizunerako estrategia baten oinarriak finkatzeko, eta Atlantikoko trenbide-korridorearen proiektua Europar Batzordea prestatzen ari den Espazio Atlantikorako estrategiaren lehentasunik behinena izateko bideratzeko.

Horiek horrela, eta dauzkagun baliabideak optimizatze aldera, Gobernuaren asmoa da lan honen zati bat, Atlantikoko korridorea sustatzeko bideratzea,  Plataformaren laguntzarekin, Taldeak dituen sareak, harremanak, esperientzia, eta foroetan, jardunaldietan eta azoketan duen presentzia aprobetxatzeko.

 Korridoreaz gain, Plataformak beste ekintza batzuk ere baditu programatuta, gehientsuenak Europako AETN (Aquitaine Euskadi Trans-Network) proiektuaren bidez finantzatuta. Horrela bada, aurtengo urtean zehar, proiektuaren azkeneko urtea, hain zuzen, hainbat emaitzaren berri emateko moduan izango gara; esateko, enpresen mapa birtuala. Mapa hori multimedia-tresna bat da, Euskadin edota Akitanian dagoen garraioko edo logistikako edozein enpresa unean bertan lokalizatu eta aurkezten dena, baldin eta enpresak proiektuak erabat doan parte hartzea onartu badu. Plataformak gainera, hainbat jardunaldi tekniko antolatuko ditu, Europan egun dauden arazoen gainean, eta aurreko urteetan bezala, Europako bi azoka garrantzitsuenetan hartuko du parte, Munich-eko Transport&Logistic azokan eta Bartzelonako SILen.

 Batzarrak iaz burututako ekintzen balantze positiboa egin du. Plataforma, neurri handi batean Europako AETN proiektuak azken bi urteotan eman dion bultzadari esker, lan handia ari da egiten komunikazioaren eta sustapenaren arloan, Euskadin eta Akitanian ez ezik, kanpoan ere bisita interesgarriak anotlatu ditu, mugaz gaindiko hainbat jardunaldi tekniko egin ditu, garraioko nahiz logistikako eragileentzat, eta euroeskualdea hainbat foro, azoka eta jardunalditan sustatu du. Akitania eta Euskadi gero eta ezagunagoak dira, bai Europan, bai nazioartean.

Donostia, 2011ko otsailaren 4a.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Obras Públicas y Transporte, y Bernard Uthurry, Vicepresidente de Aquitania