Eu

Mª Jesus San José sailburuak parte hartu du Arabako Abokatuen Elkarteak antolatutako Doako Laguntza Juridiko eta Ofizioko Txandaren VIII. Egunean

2018.eko uztailak 12

 Mª JESÚS SAN JOSÉ-REN AGERRALDIA

Jaun-andreok. Egun on guztioi:

Atsegin handiz nago aurten ere zuokin, hemen, egun berezi honetan, eta pozik nago, halaber, nire laguntza guztia eskaintzeko aukera dudalako.

Lehenengo eta behin, abokatutzak gure gizartean egiten duen funtsezko lana aitortu nahi dut.

Eta, nola ez, egun honetan aipamen berezia egin nahi diet doako laguntza juridikoa eta ofiziozko txandak egiten dituzue abokatuei.

Gaurko eguna ospatzeko hautatu duzuen lemak zera dio: “Ofiziozko txandako 51.300 abokatu, 24 ordu, urtean 365 egun”.

Horietatik, 7.675ek zerbitzu publiko hau Euskadin ematen dute, 24 ordu, urtean 365 egun.

Abokatutzako eta prokuradoretzako profesionalak, babesik gabe dauden herritarrei arreta eta zaintza berezia ematen dietenak.

Aurtengo adierazpenak dakarren bezala, lehen atalean.

Doako Laguntza Juridikoa baliabide ekonomikorik ez duten herritarren defentsa-eskubidea bermatzeko tresnarik eraginkorrena da.

Berme nagusia da benetako babes judizialerako.

Doako laguntza juridikoarekin eta ofiziozko txandarekin konprometituta dagoen abokatutza erreferentea da herritarrekin, justiziarekin, legearekin eta Zuzenbidearekin lotutako guztian.

Lanbide horrek konpromiso argia du herritarren eskubideen defentsarekin, hain sentibera den kontu horrekin.

Metropiak doako justiziari buruz 2017an eginiko azken inkestaren emaitzek erakusten dute hura ez dagoela zuzenbidezko estatuari, oro har, eta justiziari, zehazki, zenbait instantzia eta gizarte-sektoretatik zuzentzen ari zaizkien kritiken artean.

Izan ere, emaitzak positiboki nabarmendu eta balioesten du doako justiziaren eskubidea emateko arintasuna eta eraginkortasuna, ofiziozko txandako letradunen lana eta arreta.

Gainera, nabarmen ezaguna du % 77k baino gehiagok eta funtzionamendua arintzat eta eraginkortzat jotzen du inkesta bete duten pertsonen % 75k.

Herritarren pertzepzioaren inguruko datuak positiboak dira, zalantzarik gabe; eta horrek eragingarria izan behar du Lan eta Justizia Sailak gizarte-babeserako sistema horren alde lan egiten eta apustu egiten jarraitzeko.

Badakigu, ahal den neurrian, Espainiako Konstituzioak aitortzen duen eskubidea, alegia, pertsona guztientzat, beren baliabide ekonomikoak gorabehera, berdintasun-baldintzetan justiziara jotzeko eskubidea, ziurtatzeko eta hari eusteko beharrezko baliabide ekonomikoak hornitzeko eta areagotzeko beharra dagoela.

Etorkizun hurbilera begira, hobekuntza horretarako, dekretu berria argitaratuko da, eta, horren bidez, zenbait huts zuzentzeaz eta tramitazio-prozesuak sinplifikatzeaz gainera, modulu eta oinarrien areagotzea proposatuko da (kontzeptuan eta aurrekontuan), abokatutzako eta prokuradoretzako profesionalek doako defentsa- eta ordezkaritza-lana egiteagatiko pertzepzioak eguneratzeko.

Ez da ahaztu behar, halaber, prestakuntzara bideratutako zenbatekoak areagotuko direla, bai txandetara jotzekoak, bai zehatza eta/edo etengabea, “Herritarrek profesionalari kalitatezko prestakuntza exijitzeko duten eskubidea” bermatzeko. “Herritarrek Justiziaren aurrean dituzten eskubideen gutuna”ren 41. artikuluan jaso den bezala.

Hemen aurreikusten da lehenengoz hornitzea 6.000 €-ko partida berezia 2019an, prokuradoretzako profesionalen prestakuntzari erantzuteko.

Doako justizia ez da eskuzabaltasun kontua, baizik eta JUSTIZIA kontua, letra larriz.

Herritarren funtsezko eskubideen oinarrian dago. Doako justiziari behar bezalako arreta eskaini ezean, estatu batek ere ez du merezi Estatu Sozial eta Zuzenbidezkoaren titulua esleitzea.

Hasieran esan bezala, eskerrik asko gonbidapenagatik; izan ere, gaurko eguna zuokin parteka dezaket, eta eskerrik asko egiten duzuen lan bikainagatik.

Eskerrik asko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak