Eu

Juan Andrades Merkataritzako zuzendariak hurbileko merkataritzak duen balioa nabarmendu du Bilbon HemenGO Shopping ibilbideen aurkezpenean

2018.eko uztailak 18

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailak bilbaoDendak Bilboko merkataritza eta turismoa sustatzeko plataformarekin elkarlanean jardun du, doako hiru ibilbide gidatu sortzeko, aurtengo udan bisitatzen gaituzten pertsonei eta bertako publikoari merkatarien beren eskutik hiribilduko saltoki berezien merkataritza-errealitatea ezagutzeko aukera paregabea emateko. 

Ibilbide horiek HemenGO SHOPPING ekimenaren barruan daude; bertan, sustapen digitala eta premium gida batzuk jaso dira, eta horiek establezimenduetan banatzen dira. Bilboko, Donostia-San Sebastiango eta Vitoria-Gasteizko arima duten saltokiek aurkeztu dute ‘Local is better’ lemapean.

Ibilbideak gaur goizean aurkeztu ditu Bilbon Juan Andrades Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako zuzendariak; berarekin batera, Aitor Elizegi bilbaoDendak-eko presidentea eta udaleko eta merkataritzako elkarte-mugimenduko beste ordezkari batzuk ere izan dira.

Zuzendariak nabarmendu du Sailak hurbileko merkataritzaren alde egiten duen apustua: “Eta ez bakarrik gure bizi guztiko merkataritza delako, ez bakarrik beti izan dugun eta gure seme-alabak hazteko egotea nahi dugun merkataritza delako, ez bakarrik gure kulturaren eta gure izateko moduaren zati delako, bizitza ulertzeko dugun modua delako, baita, horren guztiaren atzean, pertsonak daudelako, gure auzokideak daudelako, gure lagunak. Autonomia-erkidegoko merkataritza-sektorean ia 140.000 pertsona daude lanean, 140.000 istorio. Ia euskal merkataritza-enpresen % 80 pertsona batek edo bik eratzen dute, eta % 97 mikroenpresak dira, 10 langile baino gutxiagokoak. Establezimendu txikiak, arima handikoak, euskal merkataritza-egitura eratzen dutenak, gure auzo, herri eta hirietako merkataritza-egitura. Zalantzarik gabe, gure merkataritza-eredua da, hurbileko merkataritza, berezia”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Aitor Elizegi, Xabier Otxandiano