Berriak Kultura
Eu

Haurren eskubideen hitzarmenaren 20. urtemugan parte hartu du Eusko Jaurlaritzak

2009.eko azaroak 20

Urteurrena dela eta egin den kanpainaren leloa “Eskubideak eta betebeharrak” da

Kanpainan aurrera eramaten ari diren ekintzen adibide izan da Ignacio Ellacuria eskola. Mahai inguru bat egin dute eskolan eta ikasle, irakasle zein Eusko Jaurlaritzako ordezkariek parte hartu dute bertan.

Eusko Jaurlaritzak haurren eskubideen nazioarteko egunean parte hartu du. Azaroaren 20an ospatu da Haurren eskubideen hitzarmenaren 20. urtemuga eta aurtengo urterarako aukeratu den leloa “Eskubideak eta betebeharrak” izan da.

Urteurrena dela eta, hainbat ekintza egin dira. Horien artean nabarmentzekoa da euskal eskola publikoen sarean Haurren eskubideak urratzen dituzten testigantzak jasotzeko egin den ekintza. Bilboko Ignacio Ellacuria eskolan hitzaldia eta mahai ingurua egin dira eta bertan parte hartu dute Eusko Jaurlaitzako ordezkariek, irakasleek eta ikasleek.

Ines Ibañez de Maeztu Esko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendariak, Nacho Garcia Kultura Saileko Gazteria zuzendariak eta Loli Garciak Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak parte hartu dute ekitaldian.

Giza eskubideen zuzendariak adierazi duenez, kanpaina honen helburua “neska eta mutilen eskubide eta betebeharrei balorea ematea da”. Zuzendaritza honen asmoa da “Euskal Autonomia Erkidegoko gazteei giza eskubideen inguruko sentsibilizazio eta kontzientziazioa jakinaraztea”.

Ines Ibañez de Maeztuk esan duenez, “kanpaina hasi berria izan arren, emaitza oso positiboak lortu ditu”. Gazteria zuzendariak, berriz, esperientzia honek izan duen parte hartzea nabarmendu du. Oraingoan “Bullyng”a izan da aukeratutako gaia. Horren inguruan mintzatu dira Ignacio Ellacuria institutuko ikasleak eta Garciak azaldu duenez, “horrenbeste ordu elkarrekin igaro ondoren, eraso kasuak izaten dira, izan ere beste haur batzuen gainetik daudenek eraso egiten dute”.

Ikasle eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien artean izandako mahai inguruan jorratu den gaietako bat izan da hori. Gazteria saileko ordezkariak azaldu duenez, ekimenek aurrera jarraituko du. “Eusko Jaurlaritzak datozen urteetan bullyng-a eta gazteen artean kezka sorrazten duten bete hainbat gai jorratzen jarraitzeko asmoa du”, amaitu du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • derechos humanos