Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren ekosistema sendotuko duen ekonomia- eta industria-politikaren alde egiten du

2018.eko irailak 10
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Lehendakariak Graphene Week 2018 biltzarra inauguratu du

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarekin eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin batera, gaur goizean, Graphene Week 2018 biltzarra inauguratu du, Donostia-San Sebastiángo Kursaal Jauregian. Lehendakariak nabarmendu du Biltzar honek “herrialdeko erronka” bati erantzuten diola: “berrikuntzari eta digitalizazioari”.

Hori horrela, Lehendakariak azaldu du erronka hori Europako eskualde eta herrialde aurreratuenekin partekatzen duela Euskadik eta, beraz, bereziki ikerketaren eta berrikuntzaren gaineko elkarlana “Euskadirentzat beharrizana eta betebeharra" dela.

Lehendakariak ziurtatu du estrategiek, planek, zentroek eta proiektuek pertsona gaituak eta ekintzaileak behar dituztela. “Batik bat, pertsonentzako zientzia, teknologia eta berrikuntza erakargarria eta motibatzailea sortzeaz ari gara, talentua erakartzeko eta bertan gerarazteko”, esan du.

Era berean, Lehendakariak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzaren erabakia dela ekosistema sendotuko duen ekonomia- eta industria-politikari eustea. “Jarduera-sektore berriei arreta emateko politika, aukera berriei, besteak beste, grafenoak ematen dituenei”, esan du. Horrela, Lehendakariak esan du hiru lehentasun estrategikoak honako hauetan oinarritzen direla: fabrikazio aurreratua, energia eta biozientziak-osasuna.

Donostiako kultura-eremuaren nazioarteko aintzatespena dela eta, Lehendakariak zera esan du: “beharbada ez da hain ezaguna industria- eta teknologia-kultura” eta, hori dela eta, oso garrantzitsua da nazioarteko biltzar hau Gipuzkoako hiriburuan egitea.

Ekitaldian, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiaz gainera, Jari Kinaret Graphene Flagship-eko zuzendariak, José María Pitarke Graphene Week Biltzarreko chairmanak eta Jean-François Buggenhout Europako Batzordeko FET Flagship-eko unitate buruak ere parte hartu dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak