Berriak Lehendakaritza
Eu

Kolonbiako ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du euskal erakundeetako arduradunekin bilerak egiteko

2018.eko irailak 17
  • Ordezkaritza, gaur goizean, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin bildu da Lehendakaritzan

Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, gaur goizean, Kolonbiako Caldas eta Risaralda departamenduetako hainbat kidek osatutako ordezkaritza batekin bildu da. Ordezkaritza hori egun hauetan Euskadira hurbildu da erakunde- eta ekonomia-mailako bilerak egiteko asmoz.  Leyre Madariaga Kanpo Harremanetarako zuzendaria ere bileran egon da.

Ordezkaritza hori Caldasko Asanbleako eta Gobernuko arduradunek, Kolonbiako departamendu horretako ekonomia- eta gizarte-arduradunek eta Risaraldako Asanbleako zenbait kidek osatzen dute.

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako arduradunekin biltzeaz gain, Kolonbiako ordezkaritzaren agendan beste hainbat bilera egitea aurreikusi da: Eusko Legebiltzarreko presidentearekin eta Kolonbiako Bake Prozesuari Babesa emateko Legebiltzarreko Taldeartekoarekin; Gasteizko eta Bilboko Udaletako ordezkariekin; eta Euskadiko Teknologia Parkeetako, Hazi-ko eta Basquetour-eko arduradunekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak