Eu

San José sailburuaren bisita ofizialaren hasiera Kolonbiara.

2018.eko irailak 18

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategia azalduko du San José sailburuak irailaren 19tik 21era Kolonbian izango den Nazioarteko Kongresuan.

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék ORPconference XVIII. Nazioarteko Kongresuan parte hartuko du datorren ostegunean, irailaren 20an, Kolonbiako Cartagena de Indias hirian.

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategia azalduko du San José sailburuak 1.000 kongresista baino gehiago bilduko diren elkarraldi horretan. ORPconference Nazioarteko Fundazioak antolatu du kongresua, eta EAE, Espainia, Finlandia, Holanda, Txina, Portugal eta Italiako unibertsitateek osatua da bertako batzorde zientifikoa.

ORPconferencia Nazioarteko Kongresuaren XVIII. edizio honetako helburuak hauek dira: Prebentzio Estrategian Eraldaketa Digitalaren eragina aztertzea, lanaren arloko joeretan, metodoetan eta proiektuetan izandako azken aurrerapenei buruzko informazioa eta ikuspegiak trukatzea, eta baita laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketa integralerako eskuragarri dauden teknikak eta tresnak ere, horiek guztiak enpresa-erantzukizun sozialaren kontzeptuan gehitze aldera.

María Jesús San José sailburuak Kolonbiara egingo duen bidaiaren agenda ofizialean jasotako ekitaldien barruan daude Bogotan bilera bana egitea Laneko Ministro orde Carlos Alberto Baena Lópezekin eta Justiziako Ministro orde Juan Francisco Espinosa Palaciosekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak