Berriak Lehendakaritza
Eu

Kirmen Uriberen "Abangoardia maite duen antzinako herria” liburua eLiburutegian argitaratu da

2018.eko irailak 28

Kirmen Uriberen "Abangoardia maite duen antzinako herria" liburua dagoeneko eskura daukagu Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartzen diren liburutegiek eskaintzen duten eLiburutegia zerbitzuan.

Liburua Euskadi Basque Country delakoaren kanporako aurkezpen moduko bat da; urteetan zehar Euskal Herriaren nortasuna markatu duten istorioei, bitxikeriei edo esperientziei buruzko testuak jasotzen ditu. Esteka honen bidez eskuratu ahal izango duzu: http://www.eliburutegia.euskadi.eus/buscar?editorial=902&termino=kir__

Uribek liburuan azpimarratzen du Euskadin gizarte anitza dagoela:  “Azaltzen dena ez da asmatutakoa, edo amets bat, errealitatea da. Existitzen den Euskal Herria jaso dugu paperean”.

Duela gutxi, liburua Donostia aurkeztu zen, eta han izan ziren Kirmen Uribe, administrazioko karguak eta kulturari, enpresen munduari, kanpo-ekintzari eta gizarte-zientziei lotutako pertsonak; bada, ekitaldi horretan Iñigo Urkullu lehendakariak zera adierazi zuen: “Gure Herria aurkeztu eta azaldu behar dugu, munduan ezagutu dezaten”. Jarraian, lekukotasun batzuk ematen dira: Pedro Miguel Etxenike, Donostia International Physics Center-eko presidentea; Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim museoko zuzendaria; Karmele Jaio, idazlea eta euskaltzaina; Ana Belén Juaristi, Engranajes Juaristi-ko zuzendaria; Irene Larraza, Etxepare Institutuko zuzendaria; Edurne Ormazabal, Tabakalerako zuzendaria; eta Juanjo Álvarez, UPV/EHUko Zuzenbideko Fakultateko katedraduna.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko