Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Kontsumoko erreklamazioek ia % 10 egin zuten gora EAEen 2010ean, aurreko urtekoekin alderatuta

2011.eko otsailak 17

Garraioen sektorean izan da gehikuntza-portzentajerik handiena, baina telekomunikazioen sektorea da, oraindik ere, kexa gehien eragiten dituena zenbateko absolutuetan (hamarretik lau)

Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo sailburu Rafael Bengoaren hitzetan, euskal herritarrak gero eta gehiago jabetzen dira kontsumitzaile gisa duten paper ezin garrantzitsuagoaz. Hori azpimarratu du gaur goizean, Bilbon, kontsumoko zuzendari Ana Collíarekin batera egindako 2010eko kontsumoko balantzearen aurkezpenean.

Horrez gain, aurten Kontsumobide - Kontsumoaren Euskal Institutua martxan jarri izanak aukera emango du, Rafael Bengoaren iritziz, "pauso tinkoago eta eraginkorragoez aurrera egiteko, kontsumitzaile konprometituak eta arduratsuak hezi eta prestatzeko bidean ez ezik, merkatuaren kontrol zorrotzagoa eta informazio gardenagoa bermatzeko eta, gatazkak konpontzeko biderik egokien gisara, arbitraje-sistemari bultzada emateko bidean ere bai.

 

Kontsultak

55.356 izan ziren, denetara, EAE osoan. Kontsulta gehienak telekomunikazioei eta telefonia-zerbitzueietxebizitzari eta higiezinen sustapenari eta hornikuntza-zerbitzuei (energia, ura...) buruzkoak datoz (4.000 baino zertxobait gehiago), eta, horien atzetik, etxetresna elektrikoei eta garraioei buruzkoak (bi kasuetan, 3.500 bat). buruzkoak izan ziren (15.244, hau da, % 28); horien ondoren, baina oso urrun,

Kontsulta guztietatik % 50 kontsumitzailearen informaziorako udal-bulegoetan (KIUB) egin ziren; % 39, Osasun eta Kontsumo Sailak hiru hiriburuetan dituen bulegoen bidez (kontsumo-eremuetan edo 900 600 500 doako telefonoaren bidez); eta gainerako % 11, kontsumitzaileen elkarteetan.

Kontsulta gehienak aurrez aurre egin ziren (29.000 baino gehiago) edo telefonoz (23.000 baino gehiago). Posta elektronikoz (1.709) edo webgunearen bidez (1.060) ere egin ziren, 2009an baino gehiago, nahiz eta aurreko kopuruetatik urrun egon oraindik.

Erreklamazioak

Denetara, 21.759 izan ziren, hau da, 2009an baino % 9,6 gehiago. Erreklamazio horietatik % 19 ArabanBizkaian; eta % 24, Gipuzkoan. aurkeztu ziren; % 57,

Telekomunikazioen sektoreak eragin zituen erreklamazio gehien, guztien % 39, zehazki. Horren ondoren, garraioa dator (% 9), eta, segidan, etxetresna elektrikoak / informatika / ikus-entzunezkoak (% 7), hornikuntza-zerbitzuak (% 7) eta ibilgailuak (% 5).

Aurreko urteko datuekin alderatuta, gehikuntzarik handiena, 2010ean erregistratutako erreklamazioen kopuruari dagokionez, ez zen telekomunikazioen alorrean izan -lehena da rankingean, zenbateko absolutuetan-, garraioaren alorrean baizik. Alor horretan, 2009an baino % 44 erreklamazio gehiago izan ziren 2010ean, eta telekomunikazioen alorrean, berriz, % 34 gehiago. Elikagaien alorrean izandako % 25eko gehikuntza ere, nabarmentzeko modukoa da. Beste muturrean jarrita, atentzioa ematen du zenbait zerbitzurekin lotutako erreklamazioak gutxitu izanak; adibidez, tindategi eta ikuztegiekin (-% 36), etxebizitza-sustapenarekin eta etxeko konponketekin (-% 31) edo banku-zerbitzuekin (-% 25) lotutakoak.

Erreklamazioa egiteko arrazoiei dagokienez, telefoniaren kasuan, produktuari berari erreparatuz gero, bermeekin (% 37) eta publizitate engainagarriarekin (% 29) dute zerikusia erreklamazio gehienek. Eta produktuaren ordez zerbitzua aztertzen badugu, gehienbat fakturazioarekin daude lotuta erreklamazioak, bai telefonia finkoaren eta mugikorraren kasuan (alor horretako erreklamazioen erdia, bi kasuetan), bai -neurri txikiago batean- Interneteko sarbidearekin. Garraioan, hamar erreklamaziotatik sei bertan behera uzteagatik edo atzerapenengatik izan ziren. Etxetresna elektrikoetan / informatikan / ikus-entzunezkoetan (salmenta eta konponketak), portzentajerik handiena bermeei dagokie (% 28), eta beste produktu askora heda daiteke. Produktuen kasuan ez ezik, konponketa-zerbitzuen kasuan ere, bermeak izan ziren, fakturazioarekin, konponketa kaskarrekin edo zerbitzu desegokiekin batera, erreklamazioa aurkezteko arrazoi nagusiak.

Kontsultekin gertatu zen bezala, KIUBetan aurkeztu ziren erreklamazio gehienak (% 58), eta, horren ondoren, Osasun eta Kontsumo Saileko kontsumo-eremuetan (% 39) eta elkarteetan (% 3). Erreklamazio gehien abenduan aurkeztu ziren, eta, haren ondoren, azaroa, iraila eta martxoa datoz.

Bitartekaritza

Eusko Jaurlaritzaren eta hango Kontsumo Sailaren bidez zuzenean tramitatutako 8.560 erreklamazioetatik 6.509 ebatzi ziren 2010ean, eta ebatzitako hamar erreklamaziotik ia zazpi, bitartekaritzaren bidez.

Arbitrajea

14.052 enpresa atxiki arbitraje-sistemara. EAEko enpresa guztiak aintzat hartuta, merkataritza elektronikoaren edo telefoniaren alorreko enpresek dituzte atxikitze-portzentajerik handienak, % 100 eta % 60, hurrenez hurren; beste alor batzuetan (automobilak, ehun-gaiak, tindategiak, altzariak, bitxitegi eta erlojutegiak edo saltoki handiak), berriz, % 25 eta % 50 bitartekoa da atxikipena. Atxikipen-ratio txikienak banku-zerbitzu, aseguru-etxe eta bidaia-agentzietan ditugu.

Nolanahi ere, iaz 1.185 arbitraje-eskaera bideratu ziren. Kasuen herenean (349), aurretiazko adostasuna lortu zen enpresekin. Arbitraje Batzordeak izapidetutako 967 eskaeretatik 700 atxikitako enpresenak ziren.

Azkenik esan behar da 535 laudo izan zirela, aurreko urtean bezalatsu. Laudo horietako gehienak telefoniari buruzkoak izan ziren, eta 300 euro erreklamatzen zituen, batez beste, kontsumitzaile bakoitzak.

Zehazpenak

Osasun eta Kontsumo Sailak 4.569 ikuskapen-jarduera egin zituen, eta, jarduera horien ondorioz, 162 zehapen-espediente ireki zituen; denetara, 150.000 euro.

Zehapen gehien telefonia-enpresek bereganatu zituzten, produktuetan zein zerbitzuetan; horien atzetik datoz etxetresna elektrikoen, informatikaren eta ikus-entzunezkoen alorrekoak, hornidura-zerbitzuak eta ibilgailuen konponketak. Arau-hauste ohikoena (hirutik bat ia) bermeak ez betetzea izan zen, eta, segidan, zerbitzu akastuna ematea.

Prestakuntza eta hezkuntza jarduerak

- NAGUSIEN ZENTROAK. "Kontsumoa eta nagusiak" prestakuntza-programa ibiltari bat da, eta urtero 30 zentrok parte hartzen dute programa horretan. Iaz, 2.578 pertsonak parte hartu zuten, eta gehien eskatu zituzten gaiak "elikadura eta nutrizioa" eta "medikazioa eta automedikazioa" izan ziren.

- HEZKUNTZA. Bi programa hauen bidez: "Kontsumoa eskoletan" (hori ere prestakuntza-programa ibiltari bat da, baina, kasu honetan, lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeentzat) eta "Kontsumo gelak" (EAEko hiru hiriburuetan kokatutako hiru zentrotan prestakuntza eskaintzen diete ikastetxeei eta herritarri, oro har).

Bi programa horien bidez, 73 ikastetxetako lehen hezkuntzako 15.939 ikaslek 1.948 tailer egin zituzten 2010ean. 721 gurasok ere parte hartu zuten. Eduki hauek eskatu zituzten gehienbat: elikadura, jasangarritasua, jolasa eta jostailuak. Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta moduluetan, 168 ikastetxetako 20.457 ikaslek parte hartu zuten, eta 1.820 prestakuntza-jarduera egin zituzten. Gai hauek lehenetsi zituzten: jasangarritasuna, elikadura eta publizitatea, baina, gero eta eskaera gehiago dago, hori bai, teknologia berrien eta sareko segurtasunaren gaiak aztertzeko. Horrela, bada, Kontsumoko zuzendaritzak gai horiei buruzko DVD bat argitaratu zuen urte-hasieran, eta 2011ko ikastaroetan erabiltzen da jada. Azkenik, hezkuntza ez-arautuan, 84 zentrotako 13.048 ikasleri eman zaie prestakuntza kontsumo-gaietan.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • El consejero de Sanidad y Consumo, Rafael Bengoa, y la directora de Consumo, Ana Collía