Eu

Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleek Zaldiaran mendiko Itelazpiren telekomunikazio zentroa bisitatu dute

2018.eko urriak 02

Pasa den irailaren 21ean Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleek Zaldiaran telekomunikazio zentrora bisita egin zuten beraien irakaslearekin batera. Jarduera hau Itelazpin, Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazio elkarte publikoan,  Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin duten konpromisoaren barruan dago.

Vitoria-Gasteizetik hegoaldera, kilometro gutxitara eta mila metroko altitudean, Arabako lautada eta Trebiñu banatzen dituen mendikate luzea dago. Haren gailurrik enblematikoena, zalantzarik gabe, Zaldiaran da, eta hurbiltasuna zein tradizioa kontuan hartzen baditugu, gasteiztarren menditzat har dezakegu.

Zaldiaran telekomunikazio zentroko bisitan zehar komunikazio dorrea ezagutzeko aukera izan zuten non Itelazpiko teknikariek banako babes-sistemak (babes-ekipamendua, arnesak, kako bikoitza, ainguratzeko gailua), eta irratia, telebista, TETRA, garraioen loturak eta beste hainbat irradiante-zerbitzuk osatzen duten zenbait antenen arteko desberdintasunak azaldu zizkieten. Era berean, bi arlo nabarmendu zituzten: batetik, laneko segurtasunari dagozkion arriskuak gutxitzeko Itelazpik egiten dituen jarduerak, eta bestetik, ingurunean izan daitekeen eragina gutxitzeko burutzen dituztenak.

Telekomunikazio zentroko gela guztiak bisitatu zituzten energiari, garraioari, TETRAri eta difusioari buruzko sistema bakoitzaren inguruan azalpenak ematen zizkieten bitartean.

Itelazpik, Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazio elkarte publikoak, espero du euskal gizarteak orokorrean, eta bereziki gure inguruko ikastetxeek beraien zerbitzuan interesa izaten jarraitzea, eta ahalik eta modurik egokienean zaintzen ahaleginduko dira Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin duten konpromisoaren bitartez.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak