Eu

Laudioko Laudioalde Lanbide Eskolako ikasleek Itelazpiren telekomunikazio zentroa bisitatu dute, Zaldiaran mendian

2018.eko urriak 08

Ikaslan Araban integratutako Laudioko Laudioalde Lanbide Eskolako ikasleek Itelazpiren, Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazio elkarte publikoaren, Zaldiaran mendiko telekomunikazio zentroa bisitatu dute beraien irakasleekin batera.  Zaldiaran hurbiltasuna zein tradizioa kontuan hartzen baditugu, gasteiztarren menditzat har dezakegu.

Bisitan zehar komunikazio dorrea ezagutzeko aukera izan dute ikasle eta irakasleek eta bertan Itelazpiko teknikariek banako babes-sistemak (babes-ekipamendua, arnesak, kako bikoitza, ainguratzeko gailua), eta irratia, telebista, Tetra, garraioen loturak eta beste hainbat irradiante-zerbitzuk osatzen duten zenbait antenen arteko desberdintasunak azaldu dizkiete.

Era berean bi aspektu nabarmendu dituzte:

  1. Laneko Segurtasunari dagozkion arriskuak gutxitzeko Itelazpik egiten dituen jarduerak
  2. Ingurunean izan daitekeen eragina gutxitzeko burutzen dituztenak

Horrez gain, telekomunikazio zentroko gela guztiak bisitatu dituzte energiari, garraioari, TETRAri eta difusioari buruzko sistema bakoitzaren inguruan azalpenak eman dizkieten bitartean.

Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazio elkarte publikoak  espero du euskal gizarteak orokorrean, eta bereziki gure inguruko ikastetxeek guganako interesa izaten jarraitzea, eta ahalik eta ongien zaintzen saiatuko dira gizarte erantzukizun korporatiboarekin duten konpromisoaren bitartez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak