Berriak Lehendakaritza
Eu

Berdintasuna kudeaketa aurreratuan txertatzeko tresnen eta esperientzien aurkezpena

2018.eko urriak 22

Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, eta EUSKALITeko zuzendariak, Fernando Sierrak, “Berdintasuna Kudeaketa Aurreratuan: tresnak eta esperientziak (II)” izeneko jardunaldia airkeztu dute gaur EUSKALITek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren XXIV. Astearen barruan. Bertan, kudeaketa aurreratuan berdintasuna txertatzeko zenbait tresnen aurkezpena egin da, eta honekin batera, hiru enpresek euren esperientziak aurkeztu dituzte alor honetan. Emakundeko zuzendariak, Izazkun Landaidak honelakoa adierazi du :“Enpresetan berdintasuna egotea lehenik eta behin justizia sozialak eskatzen duen zerbait da, eskubide bat da, emakumeen eta gizonen berdintasunerako legeetan jasoa; baina horretaz gainera, berdintasuna eta bikaintasunaren artean lotura badagoela azpimarratu behar da”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Fernando Sierra, director de Euskalit